Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
CCOOek antolatuta
Bilkura egin da Iturbideko CCOO sindikatuaren ordezkari sindikalen alde
Elkarretaratzean epaileak Arrasateko Udalak prozesu judizialetik kanporatu duela azpimarratu dute. Parte-hartzaileen artean Loli Garcia Euskadiko CCOOeko idazkari nagusia eta Iñigo Garduño CCOOeko Osasun saileko idazkari nagusia izan dira.

 (id: 5938145)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko maiatzak 24, ostirala

 

CCOO sindikatuak bilkura egin du gaur goizean Herriko plazan Iturbide egoitzako CCOO sindikatuaren ordezkarien alde. 2017an Iturbide egoitzako hainbat langilek, baldintzak hobetzeko, mobilizazioak egin zituzten. Horietako batean gutxienez ustez "irainak" bota zituzten egoitzako zuzendariaren eta bertako arduradunetako baten aurka. Udala akusazio partikular bezala aurkeztu zen, baina epaileak erabaki du Udalak prozesutik kanpo uztea, CCOOeko ordezkariek azpimarratu dutenez.

 

Elkarretaratzean Loli Garcia Euskadiko CCOOeko idazkari nagusia eta Iñigo Garduño CCOOeko Osasun saileko idazkari nagusia izan dira. Loli Garciak azaldu duenez "salatu nahi dugu gure delegatuak jasaten ari diren erasoak langileen eskubideen alde borrokatzeagatik. Hemen gertatzen ari dena lan-gatazka bat da, eta ez besterik. Langileen eskubideen alde lanean jarraitu dugu."

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE