Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jardunaldian 20 ETEetako ordezkariak izan dira

Eibarren aurkeztu zaie gaur Hazinnova zerbitzua Debabarrena eta Debagoieneko ETEei

Aurkezpen-jardunaldia Debegesaren egoitzan (Eibar) izan da, Debegesak eta Debagoieneko Mankomunitateak antolatuta

Testua: Mondraberri / Argazkiak: Hazinnova / 2019ko urriak 18, ostirala.

HAZINNOVA doako aholkularitza eta laguntza zerbitzua da lana antolatzeko modu berriak edo zeure enpresako produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzeko. Hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten ETEentzat zuzendua dagoen ekimena da.

Gau guztia ezagutzera emateko intentzioarekin Aurkezpen-jaurdunaldia antolatu dute Debegesaren egoitzan (Eibar). Antolakuntza Debegesak eta Debagoieneko Mankomunitateena izan da. SPRI Taldeko Berrikuntza Saileko zuzendari Josu Ocarizek, Hazinnova zer den azaldu eta ETE bati zein onura eskaintzen dizkion gaineratu du. “Hazinnovako agenteek enpresei hasieratik laguntzeko prest daude, enpresa bakoitzak errealitate ezberdinak ditu, baina guztietan daude berrikuntza proiektu
ezberdinak txertatzea”.

Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken zuzendari Alaitz Landaluzek zerbitzuaren testuingurua zein den agertu eta Euskadin berrikuntzak bizi duen egoeraren diagnostikoa egin du. Birritan aipatu du enpresa batean proiektu berritzaileak eta oro har, izaera berritzaileak garatzea ezinbestekoa dela aipatu du aurkezpenaren momentu ezberdinetan.

 

(id: 5674903)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE