Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Pertsona Nagusien Nazioarteko egunaren harira
Debagoieneko pentsionistek manifestaldia egingo dute Oñatin
Jubilatu eta Pentsiodunen plataforma antolatuta irailaren 30ean goizeko 12:00etan elkartuko dira Oñatiko plazan.

Testua: Marijo Simon. Kartela eta argazkia: Antolatzaileak. 2019ko irailak 24, asteartea.

 

Pertsona Nagusien Nazioarteko egunaren harira Debagoieneko Jubilatu eta Pentsiodunen plataformak manifestaldi berezia antolatu du Oñatin. Goizeko 12:00etan Oñatiko plazan Debagoiena osotik etorritako pentsionistak elkartuko dira euren eskubideak aldarrikatzeko.

 

Atzoko elkarretaratzean gogora ekarri zutenez "alderdi guztiei eta bereziki gure aldarrikapenak defendatzen dituzten ezkerrekoei eta progresista guztiei eskatzen diegu 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera Kontsumo Prezioen Indizea igotzea eta pentsio baxuenak 1080 eurotara gehitzea".

 

 (id: 5687591)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE