Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bilkura egingo du Fagorreko Batzarraren aurrean

Orduinduk Elkarrekin Podemosen babesa publikoki eskertu du

Elkarte arrasatearrak salatu duenez, "hasieran alderdi ia guztiek babestu gintuzten", baina "MCC tartean sartu ostean" babes gehienak "ezer ezean geratu ziren". Asteazkenean Fagor Taldeak Batzar Orokorra egingo du, eta horren harira Ordainduk manifestazioa egingo du.

595.Ordaindu-Podemos (id: 6000226)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko maiatzak 22, asteazkena

 

Ordainduk eta Eskuratuk, ia 1.000 pertsonendako 50 milioi euroen itzultzea eskatzeko bidean, alderdi politiko ezberdinekin bilerak egin izan ditu.

 

"Hasieran babes txiki eta behartuak jaso genituen ia alderdi guztiengandik" adierazi du elkarte arrasatearrak.

 

Alabaina, "MCC tartean sartu ostean, babes horiek ezer ezean geratu ziren. Ondorioz, ezin izan genuen PNLa onartu, Eusko Legebiltzarrean lan handiz jorratua genuena".

 

"Salbuespen bakarra Podemos izan zen, hasiera-hasieratik babestu gaituena. Orain gutxi, eurek eskatuta, bilera batzuk egin ditugu eurekin". "Ondorioz, Elkarrekin Podemosen hauteskunde-programan ondoko testua irakur daiteke":

 

"Fagor Electrodomesticosen eta Edesaren likidazioaren kaltetuenganako elkartasun gisa, Arrasateko udalerrian Ordainduk ordezkatzen dituena, Elkarrekin Podemosetik aldeen arteko negoziazio mahai bat sustatuko dugu, konponbiderako ildo bat lortzeko, likidazioaren ondorio sozialak konpontzeko (birkokatzeak, aurrezkien itzulerak,...)". 

 

"Elkarrekin Podemosi eskertzen diogu emandako babesa, eta beste alderdiak bide hori jarraitzera animatzen ditugu". 

 

Bestalde, datorren asteazkenean, maiatzaren 29an, Fagor Taldearen Batzarra egingo da, eta horren harira Ordainduk manifestazioa antolatu du:

 

Goizeko 10:00etan Arrasate pasealekutik, Bolintxo okindegi ondotik, abiatu egingo da eta Mondragon Korporazioaren egoitzara igoko da, bertan batzarra egingo baita.  

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE