Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Vox Arrasatera datorrela ta [Juan Ramón Garairen testua]

Vox eta bere bazkideek egindako ilegalizazio mehatxuei erantzuteko aukera daukate euskal herritarrek igandean

Testua: Juan Ramon Garai / Argazkiak: MB / 2019ko azaroak 8, ostirala

 

Vox Arrasatera argazkia ataratzera datorrenien… Vox eta bere bazkideek egindako ilegalizazio mehatxuei erantzuteko aukera daukate euskal herritarrek igandean
Vox eta bere bazkideek demokraziari eginiko beste eraso baten berri izan genuen atzo arratsaldean. Colon plazako hirukoak alderdi politiko independentisten ilegalizazioa eskatzen zuen Voxen ekimena aurrera atera zuen Madrilgo parlamentuan. Espainiako Estatuan gero eta indar handiagorekin agertzen den kontraerreforma demokratikoaren beste adibide baten aurrean gaude.


Espainiako ultraeskuinari aurre egingo zaionaren bermea izan dira beti EH Bildu eta bere barruan dauden kultura politiko ezberdinak. Edozein eremutan eta beti faxismoari aurre egin diogu. Gaur hemen dauden gizonak eta emakumeak dira faxismoaren aurkako borroka horren eredu nagusiak. EH Bilduren ADNa beti izan da eta beti izango da antifaxista eta subiranista.

 

 (id: 7506294)

 

Ondo ezagutzen ditugu eta badakigu zer egiteko gai diren. Atzo Vox eta bere bazkideek beraien elkarlanean beste urrats bat eman zuten, alderdi independentisten ilegalizazioa aldarrikatzeko. Ez da egiten duten lehen aldia. Beraien mehatxuak ere gauzatu dituzte, gaur EH Bilduren barruan dagoen kultura politiko bat ilegalizatuta.


Espainiako Estatuan Vox da agenda politikoa zehazten duena. Abascalen batuta da Espainiako eskuinen orkestra zuzentzen duena. Vox eta Abascalek jarritako musikarekin egiten dute dantza. Subiranisten batasunak eta elkarlanak bakarrik ken diezaioke batuta Abascali eta Voxi, Euskal Herriko eta Kataluniako herritarren esku uzteko.


Faxismoari aurre egiteko beste aukera bat dauka euskal gizarteak igandeko hauteskundeetan. Vox eta bere bazkideek alderdi independentistei egindako ilegalizazio mehatxuei erantzuteko aukera daukate euskal herritarrek igandean, hautestontziak boto  subiranistekin eta independentistekin beteta, EH Bilduren botoekin.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE