Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasaten energia berriztagarriak sustatuz

Karbono monoxidoa gutxitzeko SHREC proiektua garatuko da

Arrasateko Udala, Mondragon Unibertsitatea, Goiener, H-Enea Living Lab eta Debagoiena 2030 Berrikuntza Plataformak osatu dute taldea.

595.SHREC.Aurkezpena2 (id: 5787523)


Testua: mondraberri.eus / Argazkiak: Iker Murillo / 2019ko urriak 24, osteguna

 

SHREC Europako proiektu bat da, Interreg Europe programaren esparruan garatua, non Arrasateko Udalak Europako beste 7 erakunderekin batera parte hartzen duen bazkide gisa.

 

SHREC siglek esan nahi dute "SHifting towards Renewable Energy for transition to low Carbon energy".

 

Proiektu honek helburu du "energia berriztagarrirantz aurrera egitea karbono gutxiko eredu energetiko batera igarotzeko". 

 

Horretarako "energia-iturri berriztagarrien ekoizpena eta kontsumoa sustatzea eta erraztea". Proiektu honetan Europako unibertsitate, agentzia publiko eta eskualde mailako erakunde bat hartzen dute parte. Udal bakarra Arrasatekoa da.

  

Hemen proiektua garatzeko, Udalari 164.448 € dagozkio, eta bi fasetan gauzatu beharko du, ekintza-plana inplementatuz. Bertako eragileen taldea osatu dute:

  • Arrasateko Udala
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Goiener
  • H-Enea Living Lab
  • Debagoiena 2030 Berrikuntza Plataforma

 (id: 7489126)

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE