Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Aretxabaletako denda batean ere lapurtu dute

ARETXABALETAKO DENDA BATEAN ERE LAPURTU DUTE

595.Lapurreta.Aretxabaletan (id: 5047284)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 22, astelehena


Komertzioko arduradunetako batek azaldu digu aurreko astean itxura susmagarria zuten pertsona batzuk denda barruan eta kanpoan ibili zirela.


"Horietako batek galdetu zidan ea mantak salgai genituen. Hala ere, dendan zehar ibili zenean, produktuei begira baino gorantz begira ibili zen, segurtasun kameren bila ibiliko balitz bezala".


Lapurreta gaur goizaldean izan da, eta lapurrek 8-10 koltxa ostu dituzte. "Kutxan 300 € inguru genituen baina, kutxa barruan begiratu duten arren, ez dute dirurik lapurtu".

 

Argitzeko dago ea Aretxabaletako lapurreta honek gaur goizaldean ere Arrasateko Bolintxon izandako lapurretarekin zerikusia duen edo ez.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE