Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
Ohiko ekitaldiak ere egingo dira

Helduendako bizikleta ikastaroa, bizikleten erregistroa,... izango dira Mugikortasun Astean

Datorren astean izango da Mugikortasun Astea, 'Oinez gurekin' goiburuarekin. Udal-ordezkariek egitaraua aurkeztu berri dute.

595.Mugikortasun.Astea.19.Aurkezpena (id: 8432784)


Agiria: Udala / Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko irailak 12, osteguna

2002an hasi zen Arrasate Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea egiten. Aurtengoa, beraz, 18. edizioa izango da gurean.

 

Europa mailako ekimen honek urteko goiburu bat dauka, eta aurten 'Oinez gurekin' izango da. Astea irailaren 16tik 22ra izango da.


Aste honek helburu du "Arrasaten mugikortasun iraunkorra sustatzea eta sentsibilizazioaren bidez herritarren artean eztabaida eta hausnarketa sortzea".


Udalak gogora ekarri ditu autoaren gehiegizko erabileraren kalteak, ondorio negatibo asko sortzen baititu:

  • Klima aldaketa areagotzea
  • CO2 emisioak
  • Airearen kalitate txarra
  • Herritarren arnasketa gaixotasunak gero eta ohikoagoak izatea
  • Lurraren okupazioa
  • Herritarrei arriskuak sortzea
  • Zarata

Mugikortasun Astearen egitarauan badira urtero ohikoak diren jarduerak, baina baita berriak ere.


Irailaren 15ean, 'Oinez gurekin' lemari jarraituz, ibilaldi gidatu bat egingo da herrigunetik Udala auzora, bidean morak batuz, ondoren Udalako Ingurumen Eskolan marmelada egiteko.


Irailaren 16tik 20ra, Arrasateko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, helduek bizikletan ibiltzen ikasteko doako ikastaroa egingo da. Bi orduko saioak izango dira egunero, astelehenetik ostiralera, talde bat goizez eta beste bat arratsaldez.


Bestalde, urritik aurrera bizikleten datu-basea edo erregistroa abian jarriko da Udaltzaingoan. Horrela, edozein herritarrek erregistratu ahalko du bere bizikleta. Horretarako, Udaltzaingora eraman beharko dira bizikletaren erosketa faktura (balego), bizikletaren argazki bat eta NANa.


Irailaren 18an, MUGIpuzkoa kanpaina iritsiko da Arrasatera. Mugi txartelaren erabilera sustatzeko kanpaina aurkeztuko dute Udalak eta Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzak, Herriko plazan. Urritik aurrera, Udal Gazte Bulegoan Mugi txartela kargatzeko zerbitzua abiatuko da.


Ekitaldi berritzaile hauez gain, Mugikortasun Asteko ohiko ekitaldiak ere aurrera eramango dira:


Hala, irailaren 21ean, BirZikleta, bigarren eskuko bizikleta azoka izango da. Azoka hau tradizio bihurtu da honezkero, eta aurtengoa 16. edizioa izango da. Era berean, bizikleta erakusketa egongo da, herriko dendetako bizikleta eskaintza erakutsiz. Bir-zikleta azokarako material bilketa irailaren 14an, 17an eta 19an egingo da Azoka plazan.


Irailaren 16tik 20ra 'Eskolara oinez' aurrera eramango da, eta azken egunean Ausolanen eskutik gosari osasungarri bat banatuko da. Gainera, aste osoan zehar, herri busa doan izango da.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE