Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kale-inkesta:

"Aldaketa klimatikoari aurre egiteko zer egin dezakegu Arrasaten?"

Alfonso Donnay, Igor Ortega, Monica del Río eta Jose Mari Balanzategi 'Aizkora'k parte hartu dute kale-inkestan.

Testua eta argazkiak: Iker Murillo eta Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 26, osteguna

 

 

Igor Ortega (id: 2877679)

Igor Ortega: 

 

"Nik uste asko landu beharko litzatekeela konpromiso handi bat. Batez ere, kontsumo jarrerak aldatzea beharrezkoa da, eta horretarako jendartearen eraldaketa kultural handi bat behar da".

 

"Konpromiso horretan neurri zehatzak hartu behar lirateke, trantsizio energetiko potente bat egitea, eta mugikortasunaren inguruko planteamenduak aldatzea".

 

"Zentzu horretan, kotxeei egun ematen zaien nagusitasuna murriztu beharko litzateke, oinezkoen eta txirrindularien mesedetan, adibidez bidegorriak eginez. Bide horretan, Arrasate, beste udalerri batzurekin alderatuta, pixka bat atzeratuta geratzen ari dela uste dut". 

 

 

Monica Del Rio (id: 2906778)

Monica del Río: 

 

"Gakoa birziklatzea da, baina kontzientzia nahikoa daukagu? Jende ugarik bai, nik adibidez etxean birziklatzeko kubo denak erabiltzen ditut".

 

"Nik Ermuan bizi naiz eta Arrasaten lan egiten dut. Hemengo zakarrontzietan birziklatzeko aukera dago, han ordea ez".

 

"Gainera, jendeak jokabide ezberdina dauka etxebizitzan eta mendian: etxean gauzak garbi izaten ditu baina mendian zaborra uzten du. Hondartza batzuetan oraindik ez dago birziklatzeko aukerarik".

 

"Agintariek ere zeregin ugari dituzte aldaketa klimatikoa geratzeko edo behintzat aurre egiteko. Horretarako dirua baliatu dezakete, eta baliteke alferrikako gastua ez izatea". 

 

 

Alfonso Donnay (id: 2927409)

Alfonso Donnay:

 

"Beharrezkoa da politikak aldaketa klimatikoan sinestea, baina politikak asko esaten du baina gutxi egiten du. Gobernuburuek, Trump-ek adibidez, edo Txinakoak konbentzitu behar dira konponbide bat beharrezkoa dela. Bestela, zer egin gutxi izango dugu".

 

"Herritarrok birziklatu, ura erabili, kotxea erabili,... behar ditugu. Gauza ugari egin ditzakegu aldaketa klimatikoari aurre egiteko, baina horretan sinestu behar dugu".

 

"Indian eta Vietnamen izan gara, eta kaleetan, erreketan,... plastiko, kutsadura,... ugari daude. Kaleetan zakarrontzirik ez dago, eta zaborra edonon dago. Lan izugarri asko dago egiteko".

 

 

Aixkora (id: 3108319)
Jose Mari Balanzategi 'Aizkora':

 

"Baina guk horren aurrean zer egin dezakegu ba? Guk Arrasaten badugu indar nahikorik horrelako arazo handi baten aurrean zerbait egiteko? Nik ezetz uste dut".

 

"Arrasatek milioika eta milioika biztanle izango balitu, aldaketa klimatikoa geratzeko edo behintzat murrizteko aukera izango genuke. Baina ez da horrela. Herrialde guztiek egin beharko lukete".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE