Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Lanek 62.000 euroko kostua izan dute

Garagartzako Patxizena auzo-etxea konpondu dute

Garagartzako Patxizena auzo etxearen konponketa auzotarrek eskatu zuten udalak2018an abiaturiko aurrekontu partehartzaileen baitan.

Beheko testua eta argazkiak: Arrasateko Udala / 2019ko abuztuak 1, osteguna


2018ko Udal aurrekontuan 250.000 euroko diru poltsa jarri zuen Udalak herritarrek aukeratzen zituzten proiektuetarako. Guztira 354 proposamen jaso ziren herritarren aldetik, eta bideragarriak ziren edo ez aztertu ostean 241 aukera geratu ziren. Asko errepikatu egiten zirenez, 114 aukerako zerrenda bat osatu zuten proposamen guztien artean bozkatzeko. 

 

 (id: 4959211)


Garagartzako Patxizena auzo etxearen konponketa ere egon zen proposamen horien artean, izan ere, auzotarrek zenbait jai, bilera, bazkari etab. egiteko eta topaleku bezala erabiltzen dute auzo etxea.  


Udalak, ikusirik Patxizena  auzo etxeak jokatzen duen paper garrantzitsua auzoaren topaleku gisa, nahiz eta aurrekontu partehartzaileetan bozkatuenen artean proposamena ez egon, auzo etxea konpontzea erabaki du. 


Margoketa lanak egin dira eta hondatuta zegoen teilatua konpondu da. Aipatu lanak E3D 2008 S.L. enpresak burutu ditu. Guztira 62.076,38€ko aurrekontua izan dute lanek eta datozen asteotan, teilatuaz haratago, garbiketa lanak egingo dituzte bertako espaloian.

 (id: 4907718)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE