Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Informazio gehiago Gizarte Zebitzuen Sailean
Abaroa Jubilatuen tabernaren ustiapena esleitzeko deialdia egin du Udalak
Izenak emateko epea ekainaren 12an bukatzen da. Kontzesioaren epea urtebetekoa da.

Testua: Arrasateko Udala / Argazkia: MB artxiboa / 2019ko maiatzak 28, asteartea

 

Arrasateko Udalak, Etxaluze eraikinaren jabea denak, non Abaroa Jubilatuen Etxeko taberna kokatzen den, lehiaketa publikoa deitu du kontzesio administratiboa emateko; horren arabera, hor dagoen taberna erabiltzea eta ustiatzea baimentzen zaio kontzesionarioari.

 

Kontzesioaren epea urtebetekoa izango da eta isilbidez beste batez luzatu ahal izango da, gehienez ere lau izan arte, beti ere aldeetako baten batek salatu ezean hori hiru hilabete lehenago.

 

Ez dago behin-behineko bermerik. Behin-betiko bermea, emakidadunak ezarri beharrekoa, 1.200 eurokoa izango da.

 

Dokumentazioa eta informazioa lortzeko:

 

a) Erakundea: Arrasateko Udala. Gizarte Zerbitzuen saila.

b) Helbidea: Txaeta kalea 3. 20500 Arrasate.

c) Telefonoa: 943.252.007.

 

Izena emateko epea ekainaren 12an amaitzen da, hau da, iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 15 egun ostean.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa izen-emate orria da, aurkezteko tokia, berriz, BAZ (Biztanleen Arreta Zerbitzua).

 

Tokiko Gobernu Ba tzarrak, 2019ko maiatzaren 16an 25ean egindako bilkuran, erabaki zuen Baldintza Plegua onartzea, Abaroa Jubilatuen Etxeko tabernaren ustiapena esleitzeko, kontzesio administratibo erregimenean. Aldi berean, lehiaketa publikoa deitzea erabaki zuen aipatu kontzesio administratiboa esleitzeko. Azkenik, lehiaketa publikorako deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzea ere ebatzi zuen.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE