Testua: Mondraberri / Argazkiak: Etxerat / 2013ko urtarrilak 16, eguaztena
Etxerat elkarteak bere egutegietako zenbakietatik egindako zozketako emaitzak jakinarazi ditu. Asteartero presoen alde egiten den enkarteladan egin zuten zozketan 0271 eta 1486 zenbakiak irten ziren irabazle. Etxeratetik jakinarazi dutenez datorren urtarrilaren 31 da sariak jasotzeko azkeneko eguna.