Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ezbeharra jazarpen batean

Bi ertzainek istripua izan dute Erne-k azaldu duenez

Segurtasun Sailak adierazi duenez, kolpearen ondorioz, kotxetik irten ezinda geratu dira. Ospitalera eraman dituzte, eta handik ordu batzutara alta jaso dute. Erne sindikatuak salatu du kotxeko manpara egokia ez dela.

590.Ertzaintza.Istripua.Erne (id: 4750962)


Argazkia: Erne / Testua: mondraberri.eus / 2019ko azaroak 10, domeka

 

Segurtasun Sailak informatu duenez, bi ertzain zauritu egin ziren atzo goizaldean izandako jazarpen batean.


Patruilak kolpe gogor bat izan zuen, eta ondorioz bi agenteak kotxetik irten ezinda geratu ei ziren. Ospitalera eraman behar izan zituzten, eta handik ordu batzuetara medikuaren alta jaso zuten.


Erne sindikatuak gertaera salatu du bere Facebookaren bitartez, adieraziz Ertzaintzaren kotxea "egokia ez" zela zeregin horretarako. "Baliteke sakonki aztertu behar izatea manpararen egokitasuna".


Erne-ren arabera, manpara hau eta Seat León polemikoetan erabiltzen diren manparak berdinak dira. Jaurlaritzak orain dela urte eta erdi ibilgailu hauek erosi zituen, eta hainbat agente kexu ziren eurentzako toki guxtiegi zegoelako, manpararen ondorioz.


Arazoa konpotzeko protestak izan ziren, eta Eusko Jaurlaritzak ere bat egin zuen aldarrikapenarekin. Segurtasun Sailak iragarri zuen neurriak hartuko zituela urriaren amaieran, Seat León guztietan.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE