Testua eta argazkia: mondraberri.eus / 2019ko azaroak 14, osteguna
Bart gaueko 22:30 aldera kotxe batek istripua izan zuen saihesbidean, San Josepe parean. Ertzaintza bertaratu egin zen, eta garabiak 23:30 aldera kotxea bertatik eraman zuen. Ezbeharrak ez zuen printzipioz aparteko eraginik izan.