Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
2 lapurreta jasan ditu kutso honetan

Jaizale elkarte-tabernan berriro lapurtzen saiatu dira

Olarte kaleko taberna-soziedadeak gaur goizaldean beste lapurreta saiakera bat jasan du. Azken lapurretan (maiatzean) denera 4.000 eurotan baloratutako objektuak ostu zituzten.

595.Lapurreta.Saiakera.JaiZalen2 (id: 6212097)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 23, asteartea

 

Gaur goizaldean lapurrak kanpoko ateko sarraila behartu dute eta ateko kristala puskatu egin dute.

 

Horrela, tabernaren eta soziedadearen atarira sartzea lortu dute, baina ez dute ate gehiago behartu, ez tabernara sartzeko, ezta soziedadera sartzeko ere.

 

595.Lapurreta.Saiakera.JaiZalen1 (id: 6246125)

 

Tabernako arduradunek gaur goizean izan dute erasoaren berri, eta gogora ekarri dute ikasturte honetan 3 eraso jasan dituztela:

 

Iazko irailean lapurrek dirua ostu zuten eta maiatzean 800 €, gitarra bat, portatil bat, janari ugari,... Maiatzeko lapurretan 4.000 eurotan baloratutako objektuak lapurtu zizkieten Jai-Zaleko lagunei.

 

Jai-Zaleko arduradunetako batek gaur azaldu digu 4.000 € horietatik aseguruak diru kopuru askoz gutxiago ordaindu ziela. Halaber, adierazi du lokaleko segurtasun neurriak handituko dituztela.

 

Era berean, lokaleko jabeek Udaltzaingoari gertatutakoaren berri ematekoak ziren gaur goizean.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE