Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Euskadiko Kutxak berehalako kredituak eskainiko die bezeroei
Berehalakoak dira, eta ez da izapide burokratikorik egin behar
MONDRABERRI / Argazkiak:  MB artxiboa / 2011ko martxoak 31, osteguna


200 (id: 4324641)Euskadiko Kutxak berehalako kredituen aukera eskainiko dien 400.000 bezerori, guztira 5.000 milioi euro.  Aurrezki Entitateak jakinarazi duenez,  familiei laguntzeko neurriari erantzuten  dio erabaki horrek, egungo kontrako egoera ekonomikoan, finantzaketa-beharretan laguntzeko helburuz.

Urratsa tinkoa da Euskadiko Kutxaren zereginean, bezeroentzako mailegu pertsonaletan, preziorik eta produkturik lehiakorrenak dituen entitateetako bat den aldetik, baita lehen entitate ez gaituztenentzat ere.

Esan bezala, inbertsioaren zenbatekoa osoa 5.000 milioi eurokoa da, eta 400.000 bezerori eskaintzen zaie. 1.000 eta 25.000 euro bitarteko kredituak dira eta 5 urteko iraupena dute, irekiera-komisiorik gabe. Interes-tasa bezeroaren loturaren arabera zehaztuko da.

Kredituak berehalakoak dira, eta ez da izapide burokratikorik egin behar. Finantzaketa sukurtsalean, webean eta telebankan eskura daiteke.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE