Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Atzeko leihotik ihes egin dute lapurrek

Lapurreta egin dute berriro Iratzeder okindegi-kafetegian

Lokalera sartu dira kristal bat apurtuz, eta makina txanponjalea behartu dute barruko dirua osteko. Dendariek kalean segurtasun-agente gehiago izatea eskatu dute.

595.Lapurreta.Iratzeder.Okindegia (id: 5214309)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 15, osteguna

 

Gaur goizaldean lapurrak Iratzeder okindegiaren aurrealdeko leiho bat apurtu dute, eta lokalean sartu dira, Nafarroa etorbidean.

 

Makina txanponjalea behartu dute, eta barruan zeuden txanpon ugari lapurtu dituzte. Kaxa erregistratzailean osten ere saiatu dira.

 

Ondoren, okindegi-kafetegiko atzeko leihotik ihes egin dute, eta hori egitean zapatilen lorratz bat gutxienez utzi dute.

 

Aurtengo maiatzean ere bertako dendariei lapurtu zieten, eta leiho sendoago bat jarri dute lapurretak saihesteko asmoz. Hortaz gain, kaleetan segurtasun handiagoa, agente gehiago izatea eskatu dute.

 

 

Erlazionatutako albistea:
"Okindegi barruan lapurretan ari zirenean entzun ditut"

2019ko maiatzaren 10ean publikatutako albistea 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE