Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mikel Dominguez (estra)

"Donostiako grabaketan gaupasa egin genuen"

Arrasatear gazte honek 'La línea invisible' eta 'Patria' telesailen grabaketan parte hartu du, Euskal Herriko gatazkaren zati bat erakusten duten ikus-entzunezkoak. Goenkalen eta Doken aurrez ere aritutakoa da.

500.Patria.MIKEL-DOMINGUEZ (id: 9178896)


Grabaketako argazkiak: Mikel Dominguez / Beste argazkia eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 17, asteazkena

 

Mikel Dominguezek bi telesailetako grabaketetan parte hartu du azken asteetan: 'Patria' eta 'La línea invisible'.

  

Arrasateko gazteak 'Patria'ren Donostiako eta Soraluzeko grabaketetan jardun zuen, eta San Joan inguruan amaitu zituzten lanok. Halaber, 'La línea invisible'ren Bergarako grabaketan aritu zen uztailaren 1ean Movistarrentzat. 

 

'Patria'k Euskal Herriko 80.-90. hamarkadetako errealitatearen zati bat erakusten du, "gatazkaren testuinguruan ETAk jendartean eragindako hainbat ondorio". Ildo berekoa da 'La línea invisible' telesaila: "gatazka nola bizi genuen barrutik azaltzen du".

 

Estra bezala Donostiako grabaketan parte hartu du: "autobusaren erreketa grabatzen arratsaldeko 17:00etan hasi ginen eta goizaldeko 6:00etan amaitu genuen. Gaupasa egin genuen Boulevardean".

 

595.LaLineaInvisible.MIKEL-DOMINGUEZ (id: 9263043) 

Mikel Domiguezek baloratu duenez grabazioko antolakuntzatik "oso ondo tratatu gintuztela, eta afaltzen eman zigutela".

 

Estra lanak egin aurretik zuzendaritzatik estrei "azaldu ziguten zer egin behar genuela eta nola egin behar genuen. Hala, batzuetan mimika egin behar izan genuen, ahots barik keinu egiten".

 

Soraluzeko taberna batean grabaketa egitean, herriko bat irudikatze aldera, "sekuentzia batean nik protagonistetako bat agurtzen dut". Era berean, Donostiako grabaketan "ertzainen aurka abesten hasten dena nire pertsonaia da".

 

'La línea invisible' Bergarako frontoian grabatu zuten, zesta punta partidu bat irudikatzeko. Estrek ikus-entzuleen papera egin zuten. 

 

Aurreikuspenen arabera, 'Patria' "2020ko udan estreinatuko da" eta 'La línea invisible' "2020ko Gabonak aldera".

 

595.Mikel.Dominguez.Estra (id: 9357283)

  

Mikel Dominguezek aurrez estra bezala lan egina zuen, Goikoenkaleko azken kapituluan: "Boga taberna ixtear dagoenean, gu taberna ez ixteko erresistitzen gara, eta ertzainak agertzen dira".

 

Arrasatearrak zinemagintzan lan gehiago egin dura ditu: "Gustatuko litzaidake urte batzuk barru aktore bezala lan egitea protagonismo handiagoko paper batekin. Zergatik ez?".

 

Mikelek Arrasateko Doke Antzerki Taldean hainbat urte egin zituen: "bihotz-bihotzez eskertzen diot Dokeri, nirekin oso ondo portatu ziren, intepretazioko gauza asko erakutsi zizkidaten, talde oso ona da eta beraiekin oso pozik ibili nintzen".

 

Orain "lan-arrazoiengatik eta denbora faltagatik ezin dut Doken parte hartu, baina bueltatu nahiko nuke. Dokeren Arrasateko emanaldietara jende asko joaten da".

 

Bidenabar, Mikelek herritarrei gomendatzen die Dokeren emanaldiak ikustea: "Josemariren gidoiak oso onak dira, aktoreek oso ondo antzezten dute, eta publikoak oso ondo pasatzen du". 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE