Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Taula: Udal-gobernua]

2015-19ko dietak eta asignazioak jakitera eman ditu Udal-gobernuak

Dietak kobratzen dituzte liberaturik ez dauden zinegotziek, batzorde informatzaileetara eta plenoetara joateagatik. Asignazioak kobratzen dituzte talde politikoek, talde bakoitzak dituen zinegotzi kopuruaren arabera. Diru publikoarekin ere ordaindu dira Udal-gobernuko liberatuen soldatak.

TAULA ETA TESTUA: UDAL-GOBERNUA / 2019ko uztailak 18, osteguna


19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa, 2015-eko Abenduan sartu zen indarrean.
Arrasateko Udalak Gardentasunarekin daukan konpromezua berretsiz,  eta 19/2013 Legearekin lotuta, Gardentasun Atari bat sortu zuen Udal Web Gunean 2015-eko Abenduan eta bertan Udal lanpostuen soldata gordinak argitaratu zituen kargu publiko liberatuen soldatekin batera.


Ildo berdinetik jarraituz, hautetsiek zein alderdi politikoek jasotako dieta eta asignazioak argitaratzea izan da hurrengo pausoa “Udalbatzar kidei eta Udal taldei emandako dietak eta asignazioak” atalean. Horrela, bertan ikusi ahal da liberaturik gabeko zinegotzi bakoitzak jaso duena eta baita ere Alderdi politiko bakoitzak jaso duena. Bide batez ere informazioa ematen da zinegotzi hautetsia gobernuko kide den edo ez, gobernuko ikde izateak inplikatzen baidu erantzukizun gehigarria eta udaleko arlo ezberdinen kudeaketa.

 

595.Dietak.eta.Asignazioak.15-19.UDAL-GOBERNUA (id: 4354417)

 

Gainera, gardentasun atarian bertan, “Ordainsari taula sinplifikatuan” klikatuz eta modu errez batean kontsultatu daitezke Udal lanpustuen soldata gordinak.


Bertan 2 taula mota desberdintzen dira: lehenik eta behin Alkate eta Zinegotzi liberatuen soldata gordinak eta bigarren taula batean, enplegatu publikoen soldata gordinak.

http://www.arrasate.eus/eu/udala/gardentasun-ataria


https://www.arrasate.eus/eu/udala/korporazioa/udalkideen-eskubide-ekonomikoak

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE