Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
1.000 eurotik gora ostu dituzte

"Okindegi barruan lapurretan ari zirenean entzun ditut"

Gaur goizaldeko 5:00 aldera lapurrak Nafarroa etorbideko denda batean indarrez sartu dira. Lekukoak Mondraberriri azaldu dio "lapurrak atzeko leihotik ihes egin dutela". Ertzaintza zientifikoak lorratz bat aurkitu du.

550.Lapurreta.Okindegian1 (id: 4417336)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko maiatzak 10, ostirala

 

Gaur goizaldeko 4:00 aldera lapurrak Nafarroa etorbideko Iratzeder okindegi-kafetegiko leiho bat apurtu dute, eta lokalera sartu dira.

 

Makina txanponjalea behartu dute, eta bertan zegoen dirua ostu dute, 1.000 € baino gehiago seguruenik.

 

Inguruko bizilagun bat bertatik igarotzen ari zen, eta lekuko honekin Mondraberrik hitz egin ahal izan du:

 

"San Pankrazio jaitik etxerantz nindoan, eta okindegi ondotik pasatzean, leihoa apurtuta ikusi dut eta lapurtzen ari zirela entzun dut. Bizpahiru lapur zebiltzala esango nuke".

 

Kinka larri horretan "oihu egin diet, eta berehala Udaltzaingora deitu dut. Galdera batzuk egin dizkidate, eta lapurrak atzeko leihotik ihes egin dute. Handik denbora batera udaltzainak eta Ertzaintza bertaratu dira".

 

 

550.Lapurreta.Okindegian2 (id: 4443920)

 

Ertzaintza zientifikoa goizean goizetik lokalean aritu da, eta Nike markako zapatila baten lorratza aurkitu du. Udaltzaingoak ere ikerketa martxan dauka.

 

Okindegi-kafetegi honek orain direla hiruzpalau urte beste lapurreta bat sufritu zuen. Orduan hainbat objektu lapurtu zizkieten bertako langileei. Lapurreta bat entzun, ikusi eta egiten ari denaren susmoa baduzu, deitu berehala 112 telefono zenbakira.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE