Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[AUSOLAN TALDEAREN ERANTZUNA]
EAEko eskoletan zerbitzua eskeintzen zuten 8 enpresei isuna jarriko diete, ustez, prezioak adosteagatik
Auzo Lagun, Magui Sukalde Zentralak eta Goñi Sukalde Zentralak, Eusko Jaurlaritzak zuzenean kudeatzen dituen ikastetxe publikoetako jangeletan emandako zerbitzuari buruz Lehiaren Euskal Agintaritzak emandako ebazpenari dagokionez, honako hau adierazten dute:

595barru (id: 3860202)

 

Testua: Ausolan taldea-Argazkia-MB Artxiboa-2016/02/10

 

Auzo Lagun, Magui Sukalde Zentralak eta Goñi Sukalde Zentralak, Eusko Jaurlaritzak zuzenean kudeatzen dituen ikastetxe publikoetako jangeletan emandako zerbitzuari buruz Lehiaren Euskal Agintaritzak emandako ebazpenari dagokionez, honako hau adierazten dute:

 

- Legalitateari buruzko erabateko errespetua.

 

Gure portaera eta enpresa jarduerak, gure historiako 47 urte baino gehiagoan, indarrean dagoen legea erabat errespetatuz garatu da.

 

Inoiz ez dugu egin lehiaren kontrakotzat edo lehiaren murriztailetzat jo daitekeen ekintzarik. Ez dugu jakin egin denik, eta ez dugu parte hartu beste operadore batzuekiko hitzarmenetan merkaturatzeko modua aldatzeko, edo eskaintzaren eta eskaeraren joko librea aldatzeko, gure menuen eta zerbitzuen prezioak zehazteko orduan.

 

- Eskaintza homologatua eta lehiakorra.

 

Auzo Lagun, Magui Sukalde Zentralak eta Goñi Sukalde Zentralak, ikastetxe publikoetako eskola jangeletan ematen dugun zerbitzuaren esleipendunak garen heinean, Eusko Jaurlaritzaren homologazio, tutoretza eta kontroleko prozesu publiko zorrotza gainditu dugu beti. 

 

Eskaini ditugun prezioak merkatuaren errealitateari eta Eusko Jaurlaritzak lehiaketa publiko bakoitzean aurkeztutako eskakizunei egokitu zaizkie.

 

- Eusko Jaurlaritzaren kontrola.

 

Eusko Jaurlaritzak zorrotz definitzen eta kontrolatzen du ikastetxe publikoetako jangela horietan egiten dugun zerbitzua, eta horrek gure jardunbide zuzena finkatzen du.

 

- Prezioen eskaintza doituak.  

 

Hasieran enpresa esleipendunei leporatu bazitzaien ere ikastetxe publikoetako jangeletako zerbitzuaren prezioak handitu egiten zirela ikastetxe pribatu eta itunpekoetan egindako zerbitzu berdinarekiko, espedientean jarraitutako prozesuan zehar salaketa hori indargabetu egin da, eta frogatu egin da prezioak lehiakorrak direla, merkatura doituta daudela, eta egokiak direla gure bezero bakoitzaren behar desberdinei dagokienez.  

 

-Lehiakide batek jarritako salaketa.

 

Lehiaren Euskal Agentziaren jardueraren arrazoia lehiakide baten salaketa izan da, zeina ikertu den aldian Eusko Jaurlaritzak beti baztertu zuen homologazio publiko prozesutik, eta bide honetara jo du, bere nahiaren aurkako emaitza izan duen bide judiziala agortu eta gero ere.

 

- Egiaztatu gabeko informazioan oinarritutako ebazpena.

 

Gure iritziz, salaketan dagoen informazioaren benetakotasuna ez da egiaztatu, eta gure iritziz testuingurutik kanpo erabilitako hainbat datutan oinarrituta landu da. Informazio hori da batez ere ebazpena oinarritzen duena.

 

- Osperako kaltea.

 

Prozesu honek guztiak kalte konponezina eragiten dio, ospe eta irudi publikoari dagokionez, Auzo Lagun, Magui Sukalde Zentralak eta Goñi Sukalde Zentralak ez ezik, Euskadiko kolektiboetarako errestaurazioaren sektore osoari ere.

 

- Gure bezeroak zerbitzatzeko bokazioa.

 

Gure aldetik, gure bezero bakoitzari bere beharretarako zerbitzurik egokiena emateko aktiboki lan egiten jarraituko dugu, kalitate-prezio erlaziorik onenarekin, eta merkatuan dugun kokapen enpresariala hobetzen eta sendotzen jarraitzeko.

Horregatik guztiagatik, iragartzen dugu berehala errekurrituko dugula Lehiaren Euskal  Agintaritzaren ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoan dagokion organo jurisdikzionalaren aurrean.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE