Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Arrasateko etxez etxeko langileak]
Etxez etxeko langileek hiru hilabete greban eta soluziorik ez daramatzate
Langileen helburua hitzarmen propio bat izatea da.

 (id: 3810428)Testua eta argazkia: Arrasateko etxez etxeko langileak. 2018ko irailak 19, asteazkena.



Gizartearen ongizaterako, kasu Arrasatearren ongizaterako, behar beharrezkoak gara, baina ez gaituzte horrela tratatzen eta gure borrokarekin argi eta garbi indartzen da ideia hori. Hiru hilabete daramatzagu greban eta gure lan baldintzak ez dira hobetu. Udalak alde batetik eta CLECE-ZAINTZEn enpresak bestetik, langile moduan estutu nahi gaituzte, hitzarmenik gabe eduki nahi gaituzte.


Gogoratu nahi dugu gure helburua hitzarmen propio bat izatea dela. Hitzarmen estatal bat daukagu, eta desberdin kobratzen dugu udaletik gestionatutako zerbitzuetan eta “pribatuak” deritzen zerbitzuetan. Izan ere, batean edo bestean egonik -lana berdina da, zerbitzua publikoa da- enpresa berdinarekin gaude lanean eta lan baldintza miserableak ditugu: soldata prekarioak, jardunaldi txikiak (eta gero eta txikiagoak), behin-behinekotasuna eta gaixo egoteagatik penalizazioak.


Hau da Arrasateko Udal Gobernua baimentzen ari den egoera eta hauspoa ematen dio enpresari. Udala da gure egoerari konponbidea emateko eskumenak dituen bakarra. Borondate politikoa izan ala ez da kontua eta kasu honetan, ezer ez egitea da hautua.


Lau urte luzetan saiatu gara gure egoeraren berri ematen eta ez digute soluziorik ematen, ez gaituzte entzuten, ez gaituzte kontutan hartzen. Zaintza lanak hain beharrezkoak badira herriarentzat, zer gertatzen da gurekin? Non geratzen da langileon duintasuna? Bitartean CLECE enpresa, udalak lehiaketa publiko bidez azpikontratatutako enpresa hau, gure kontura aberasten ari da kolektibo honi negoziatzeko paradarik eskaini ere egin gabe. Noiz arte edukiko gaituzte egoera honetan?


Egunero mobilizatzen gabiltza eta horrela jarraituko dugu egoerari irtenbide bat eman arte. Arrasateko herritar guztiei laguntza eskatzeko deia luzatu nahi genieke. Eta beraz, Urriak 3an, beste behin ere, kalean egongo gara. Udaletxeko plazatik hasi eta Arrasateko kaleetatik barrena manifestazioa egingo dugu arratsaldeko 19tan. Elkartasunerako eguna izango da, eta irrikan gaude gure kemena herritar guztiokin partekatzeko. Une gogorrak bizitzen ari garen arren, indartsu baikaude. Hori dela eta ezinbestekoa zaigu herritarron laguntza, eskuzabaltasuna. Gure arazoaren funtsean, gatazka sozial bat dagoelako. Udalak

behin baino gehiagotan iradoki duen legez, irtenbidearen giltza ez dago gure eskutan. Gure borroka etorkizunerako norabidea da.


Aste honetako mobilizazioen egutegia:



Irailak 19 asteazkena


11.45etan udaletxe aurrean kontzentrazioa

18.30etan kotxe karabana herrian barrena Arrasateko Eroski handitik hasita.


Irailak 20, osteguna


11.30 udaletxe aurrean kontzentrazioa

Akanpada udaletxe aurrean 18:00k arte


Irailak 21, ostirala

11.45 udaletxe aurrean


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE