Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Etxezarreta Egunak harrera bikaina izan du gaur

Testua eta argazkiak: Iker Murillo / 2019ko urriak 13, igandea

 

Aspaldikoa da Etxezarretako etxea eta honen inguruak. Askok ezagutzen dute eta beste askok oraindik gaur egun hara ailegatzeko azalpenak entzun behar dituzte. Arrasateko Udalak bertako inguru eta lurrak erosi zituenean bertan hobetze eta apaintze lan ezberdinak burutu zituen Besaide Mendizale Elkartearen laguntzarekin eta Naturtzaindiaren kolaborazioarekin. Orain, hau guztia ezagutzera emateko intentzioarekin, egun biribila antolatu dute Deba Goienako biztanle guztientzat.

Etxezarretako lursaila jabego pribatutik publikora pasatzean, bertako pinuak kendu egin ziren bistak hobetuz. Izan ere, orain, Etxezarretako mendi magaletik Arrasateko, Bergarako eta Oñatiko herriguneak ikusi daitezke.

Ekimenak harrera oso ona izan du eta jende ugari elkartu da Etxezarreta ondoko zelaietan. Izan ere, eta antolatzaileak azaldu duten bezela, Bioaniztasuna kontserbatzeaz gain, herriko eta inguruko biztanleentzako aisialdi gune oso interesgarria izateko aukera ematen du gune honek. Goiz goizetik, musika, bertsolariak, jokoak, antzerkiak etb. Egon dira adin guztietakoek gozatu dezaten.

Honetaz gain, hiru hitzaldi ezberdin entzuteko izan dute aukera Etxezarretako historia eta inguruei buruz gehiago jakin nahi duten guztientzat. Etxeko eta bertan bizi izandako familiaren historia Jose Mari Velez de Mendizabal-en eskutik entzuteko aukera egon da eta ostean Antton Zabaleta Lorategi botanikoaren zenbait bitxikeri azaldu ditu. Bukatzeko Naiara Corcuera Basoko natur ondarea ezagutzera eman du entzule askoren aurrean.

Goizari bukaera emateko, Arrasate Musikaleko BigBand musika emanaldia eskaini du lorategian etxera bueltatu baino lehen.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE