Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Domi Kortak sukaldi-lanak egin dituelarik

Uribarri-Erguingo Jaien lagun ugarik elkarrekin bazkaldu dute

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 14, zapatua


Uribarriko Jubilatuen Etxeko partaide batzuek eta auzoko gazte batzuek antolatu dituzte jaiak. Horretan laguntza nahikoa izan dute.


Gaur eguerdian, jubilatuen etxeko Domi Kortak prestatu du auzo-bazkaria, 55 lagun ingururentzako bazkaria.


Hasierako siska-mizken gain (patea, solomoa) entsalada mistoa eta oilaskoa bazkaldu dute Usaetxe plazan. Postrea, kafea eta bestelakoak ez dira falta izan.


Adin guztietako auzotarrak izan dira otorduan. Arratsaldean ekitaldiek jarraituko dute, baita bihar ere, egitarauan ikus daitekeen bezala.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE