Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian Arrasateko Udalak

Errenta aitorpena egiteko epea zabaldu berri da eta Arrasateko  Udalak euskaraz egitera animatu nahi ditu herritarrak. Iazko kanpainan, arrasatearren %18k egin zuen errenta aitorpena euskaraz. 2006an %6k egin zuen.

 (id: 3497293)

Testua eta kartela: Arrasateko Udala / 2018ko apirilak 12, osteguna

 

Errenta aitorpena egiteko epea zabaldu berri da eta Arrasateko  Udalak euskaraz egitera animatu nahi ditu herritarrak. Azken urteetan gora egin du errenta aitorpena euskaraz egin duten herritarren kopuruak, baina oraindik ere datua hobetu daitekeela uste du Udalak. Iazko kanpainan, arrasatearren %18k egin zuen errenta aitorpena euskaraz. 2006an %6k egin zuen. Bilakaera positiboa izan da beraz.

 

Oraindik pausoa ematera animatu ez diren arrasatearrak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatzen ditu Udalak. Era horretan, euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.

 

Errenta aitorpena egiteko hiru modu daude eta guztietan erabili daiteke euskara:

 

1. Mekanizatua:

-Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula. 

-Ogasunarekin, aurrez aurreko harremanak edo telefono edo internet bidezkoak euskaraz izan ditzakezu, horrela eskatzen baduzu.

-Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu.

 

2. Autolikidazio-proposamena:

-Jasotako proposamena onartzerakoan, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean Ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.

 

3. Internet bidezkoa:

-Errenta-programa euskarazko bertsioan jaitsi Internetetik, eta hobetsitako hizkuntzaren atalean euskara aukeratu.

- Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, espresuki adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.

 

Gogoratu, ekainaren 30era bitartean egin behar dela errenta aitorpena; eta hitzordua eskatu, kontsultak egin edo argibidetarako 902 100 040 telefono zenbakira deitu dezakezula, Bergarako Ogasuneko bulegora joan edo Gipuzkoako Foru Aldundiko webgunean kontsultatu.

 (id: 3524314)

 (id: 3554805)

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE