Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Maria Ubarretxena (EAJ-PNVko alkategaia):

"Eguneko zentro eta uneko zaintza zerbitzu bana abiatzea proposatzen dugu"

Hauteskunde-kanpainaren baitan, alderdi honek balioan jarri nahi izan du Udalak azken 4 urteetan ongizatean egindako lana. Aurrera begira, planteatu ditu pertsona nagusiendako Iturbiden eguneko zentro bat eta une zehatzetarako zaintza zerbitzu berri bat.

595.Hautesk19.EAJ-PNV.Eguneko.Zentroa (id: 5445380)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko maiatzak 20, astelehena

 

Hauteskunde kanpainak aurrera doa, eta EAJ-PNVek gaur eguerdian aurkeztu egin ditu gizarte-ongizaterako dituen proposamenak, datozen 4 urteetara begira.

 

Halaber, balioan jarri gura izan du Udalak legealdi honetan egindako lana, "uste baitugu gure herri komunitatea zaintzeko esfortzu handia egin dela", batez ere "gure nagusiei dagokienean".

 

EAJ-PNVko alkategaiak gogora ekarri du "esfortzu hori aitortua izan dela, estatuan gizarte zerbitzuetan eta pertsonako gehien inbertitzen duen 3. herria baikara". Besteak beste, Udalak egin ditu:

  • Elikagai bankua martxan jarri 
  • Drogamenpekotasunarekin zerikusia duten bi zerbitzu abiatu (Kalexka eta San Juan de Dios Ospitalearekin elkarlanean)
  • Kalexka kale-zerbitzua bikoiztu 
  • Ikastetxeekiko elkarlana areagotu 
  • Pertsona nagusien etxeetan suteen aurkako gailuak jarri 
  • Pertsona nagusien inguruko diagnosi soziala egin 
  • Diagnosi sozial orokor bat egin 
  • Hauskortasuna duten pertsonen gaineko lanketa bat egin 

Oro har, "uste dugu Gizarte Zerbitzuetan aurrera pauso handiak eman direla legealdi honetan, eta gure nagusientzako zaintza zerbitzuak areagotzen jarraituko dugu datorren legealdian".

 

EAJ-PNVek proposatzen du nagusiendako eguneko arreta zentro bat abiatzea, Iturbide egoitzako beheko plantan, 30 nagusirendako lekua izango lukeena.

 

595.2Hautesk19.EAJ-PNV.Eguneko.Zentroa (id: 5518145) 

Zerbitzu hau "udal-eskumenekoa litzateke, izan ere, pertsonak duen dependentziaren arabera, pertsona horientzako zerbitzua Udalerana edo Aldundiarena da".

 

Orain Arrasaten dauden eguneko zentroak ez dira Udalarenak, Aldundiarena baizik, "bertako erabiltzaileek dependentzia altua edo ertaina dutelako".

 

Ondorioz, Iturbideko balizko zentroa "dependentzia oso gutxiko pertsona nagusientzako" izango litzateke. Zentro honek izango lituzke:

  • 155 metro koadroko areto bat
  • 12 metro koadroko harrera bat
  • 20 metro koadro inguruko bulego bat
  • 50 metro koadro inguruko beste gela bat, erabilera anitzekoa

EAJ-PNVko alkategaiak azpimarratu du zentroa herriaren erdialdean egongo litzatekeela eta Iturbide egoitza ondoan izanda, "sinergiak sor litezkeela, materialak erabili ahal izatea,...".

 

Jakitera eman duenez, arrasatearren %25 pertsona nagusiak dira, herritarrak denera 22.124 biztanle direlarik. Horietatik guztietatik 1.449 pertsonak dependentziaren bat daukate. 

 

Datorren legealdira begira ere, EAJ-PNVek proposatzen du ere nagusientzako uneko zaintza zerbitzu bat abiatzea. Zerbitzua egoera zehatzetan emango litzateke, erabiltzaileen etxeetan bertan. Esate baterako:

 

"Pertsona nagusi baten familiak ezingo balu ordu batzuetan zaindu, denbora tarte horretan zerbitzuak pertsona nagusia zainduko luke. Uste dugu Arrasatek horrelako zerbitzu bat behar duela, eta honezkero beste herri eta hiri batzuetan martxan daude".

 

Hauteskunde-kanpainari berari dagokionean, EAJ-PNVko alkategaiak azken aste honetan "errespetua" eskatu du "alderdi guztietako alkategai guztientzat eta alderdi guztientzat". 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE