Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Iturbidek eta Udalak diote praktika hori "ohikoa ez" dela

CCOO sindikatuak salatu duenez, Iturbide egoitzako langile bat kaleratua izan da "ohikoa den praktika" bat egiteagatik. Egoitzak eta Udalak sindikatuari erantzun diote.

Testua: Iturbide Egoitza eta Udala / 2014ko uztailak 8, asteartea

 

Iturbide Egoitzak eta Arrasateko Udalak, honako hau adierazi nahi dute CCOO sindikatuak eginiko idatziaren aurrean:

1.- Langilearen kaleratzea eragin zuen gertaera larria ez zela idatziak deskribatutako moduan gertatu.

2.- Langilearen kaleratzea klinika laguntzaileen zerbitzua ematen duen Eulen enpresak harturiko erabakia izan dela.

3.- Langile honek izaniko praxia onartezina dela eta funtzionamendu mota ez dela, inolaz ere, ohikoa ez Iturbideko, ez Euleneko langileen artean.

4.- Kaleratua izan den langileak aplikatu zuena ez zela izan protokoloak horrelako egoeretarako jasota duen prozedura.

5.- Kexa ez dela senitartekoen aldetik etorri, solairuko arduradunak eta kaleraturiko langilearen lankideek beraiek eman zutela gertaera larriaren berri.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE