Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
San Felipe elkarlaguntzak antolatuta
Maite Urzainek hileta zibilari buruzko hitzaldi emango du
Dolu egoeretan adituarekin batera Aitziber Ojanguren, Ojanguren Hileta Zerbitzuaken arduraduna, eta Maitane Muñoz Arrasateko zinegotzia izango dira.

Testua eta kartela: San Felipe. 2019ko azaroak 7, osteguna.

 

San Felipe elkarlaguntzak antolatuta, Maite Urzainek hileta zibilari buruzko hitzaldi emango du. Dolu egoeretan adituarekin batera,  Aitziber Ojanguren  Ojanguren Hileta Zerbitzuaken arduraduna, eta Maitane Muñoz Arrasateko zinegotzia izango dira.

 

Badirudi Hileta Zibilek indarra hartuko dutela etorkizun hurbilean. Erabaki horren inguruan hitz egingo dute, kasu askotan portaerekin koherentzia izatea komeni delako. Arrasaten zer eta nola egiteko aukera dagoen ere azalduko dute.

 

Hitzaldia azaroaren 11ean, astelehena,  arratsaldeko 18:30ean Kulturateko areto nagusian izango da. Asistentzia librea da lekua bete arte, eta puntualtasuna eskatzen da.

 

 (id: 3386986)

 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE