Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Bere esku dauden neurri guztiak har ditzan''

Delituak geratzeko (aurten 51 gutxienez) Udalak Fiskaltzara jo du

Arrasateko delitu ia guztiak "16 pertsonako talde batek egin ditu". Taldekide batek 42 inputazio ditu. Delituen aurka "Udaltzaingoa eta Ertzaintza jo eta ke dabiltza", baina euren lana "epaileek komunetik botatzen dute", taldekideak "behin eta berriz aske utziz".

595.Delituak.Udala.Gutuna.Fiskaltzari (id: 3249151)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias/ 2019ko maiatzak 8, asteazkena

 

Udalak gaur goizean prentsaurrekoa egin du, delikuntziaren aurrean egiten dabilen lana azaltzeko.

 

"Sekulako kezka daukagu - adierazi du alkateak - eta badakigu nor diren lapurretak, labanekin erasoak,... egiten dituztenak".

 

Pertsona hauteko batzuk "Kontzeziñoko mehatxuaren egileak dira, liskar gogorretan ibiltzen dira, lapurretak egiten dituzte,...".

 

Delikuentzia geratzeko asmoz, Arrasateko Udalak eskaera bidali zion astelehenean Gipuzkoako Fiskaltzari, "ahal dituen legezko neurri guztiak har ditzan". Informe honek erakusten ditu azken urteetako Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren txostenak.

 

Izan ere, lapurretek, erasoek, mehatxuek,... "Arrasaten sekulako inpotentzia sentsazioa eragin dute".

 

Helburu berberarekin, Udalak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari 3 gutun bidali izan dizkio azken urteetan. Alkateak gehitu duenez "nik batzuetan Estefania Beltran de Heredia kontseilariarekin telefonoz hitz egin dute".

 

Alkateak eta Udaltzaingoko arduradunek azaldu dute delikuentziaren gorakadaren "arazoa ez dela berria, talde horrek 3 urte daramatza".

 

Arazoa konpontzeko asmoz, alkateak epaitegietara ere jo izan du: "Epaileei hitzordua eskatu diegu, baina ez digute hitzordurik eman, euren independentzia argudiatuta".

 

Udalak jakinarazi du delitugileen "taldean 16 pertsona direla, horietatik 9k atzerriko nazionalitatea daukate eta beste 7ek bertakoa". Era berean, Udalak jakinarazi du taldekideek:

  • 16 eta 31 urte artean dituztela
  • Espainiar eta atzerritar nazionalitateak dituztela
  • Inputazio gehien dituena 42 inputazio dituela, eta gutxienak 2
  • Erdialdean nahiz auzoetan bizi direla

Talde honetako "jefeek 26 eta 31 urte artean dituzte, eta horietako bat honezkero kartzelan egon da. Taldekideak kalean ibiltzen dira, 'jende normala' da, poteoan ibiltzen dira, Arrasate Opinan parte hartzen dute,...".

 

Lapurretak egin baino lehen "taldekideek motozikletak erabiltzen dituzte, lapurtuko dituzten lokalak aurrez aztertzen dituzte, taldekideen artean komunikatzen dira,...".

 

Azken 6 urteetan Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Arrasaten 189 aktuazio egin dituzte, eta horietako gehienak talde honi dagozkio. Delikuntziak gora egin du:

  • 2014an 16 polizia-aktuazio egin ziren
  • 2015ean 14
  • 2016an 13
  • 2017an 29
  • 2018an 60
  • 2019an 51 orain arte

Aurreko asteburuan adibidez Udaltzaingoa, goizaldeko 5:00 aldera,"talde honetako 3 kide gerarazi zituen eta labana bat eta droga atzeman zizkien. Udaltzaingoa eta Ertzaintza jo eta su dabiltza lanean talde honen aurka".

 

Hala ere, lan hori guztiori epaitegira iristean, "lan hori epaileek komunetik behera botatzen dute, taldekideak aske utziz". "Azaldu digutenez, pertsona batek hiruzpalau urte eman ditzake lapurtzen espetxeratu izan baino lehen". Era berean, "bi urte baino gehiagoko kartzela zigorra eskatzen ez bada, ziurra da espetxeratuko ez dutela".

 

Horren aurrean, Udalak Gipuzkoako Fiskaltzari eskaera bat bidali dio "ahal dituen legezko neurri guztiak har ditzan".

 

Talde honetan "droga mugitzen da, eta bi taldekidek heroina kontsumitzen dutelakoan gaude. Lapurretak egiten dituzte droga kontsumitzeko eta baita bizirauteko, jateko ere, kasu batzuetan behintzat".

 

Maria Ubarretxena alkateak prentsaurrekoan irakurri ditu Fiskaltzari bidalitako gutunaren hainbat pasarte. Bertan azaltzen duenez arrasatearrentzat "arazo nagusiena lapurretak, labana bidezko istiluak,... da".

 

Gainera, delitugileek "identifikatuta dauden arren, aske jarraitzen dute, herritarren artean alarma soziala eraginez, eta taldekideen artean inpunitatea eraginez".

 

Bien bitartean "Udaltzaingoa eta Ertzaintza elkarrekin dabiltza lanean jo eta ke". Udalak Fiskaltzari eskatzen dizkio "bilera egitea eta inpunitatearekin amaitu dezala".

 

Udalarentzat konponbideak izan daitezke "kartzelaratzea, desintoxikazio zentro batean sartzea edo terapia egin dezatela. Baina kalean aske ibiltzea ez da soluzioa".

 

Alkatetzak "Udaleko Gizarte Zerbitzuekin gaia aztertu du, eta Udal hau prest dago taldekideek terapia hartzea Donostian, eta horretarako arduradun bat jartzea, joan-etorriak elkarrekin egiteko".

 

Udalak adierazi du "labana bidezko mehatxuak mundu honetan dabiltzanen artekoak direla, ez dituzte mehatxatzen kaletik normaltasunez doazen oinezkoak. Baina ez dakigu etorkizunean zer gerta litekeen".

 

Udalari galdetu diogu ea beste udalen batek Fiskaltzari halako eskaerarik egin dion: "Orain direla urte batzuk Zumarragan pertsona bat arazoak sortzen zebilen, Zumarragako Udalak Fiskaltzari eskaera egin zion, eta konponbide bat eman zitzaion".

 

Lapurrak eta erasotzaileak 'in fraganti' harrapatzeko "herritarren kolaborazioa oso garrantzitsua da. Noski, abisua telefonoz ematen duen herritarraren anonimotasuna gordetzen da".

 

Beraz, delituak gerarazteko asmoz, zerbait susmagarria entzuten edo ikusten baduzu deitu 112 telefono zenbakira berehala. 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE