Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Datorren astean hasiko dira jartzeko lanak

Pedala jarriko zaie errefuxa eta organikoaren edukiontziei

Mankomunitateak iragarri du, erabiltzaileen irisgarritasuna hobetzeko, pedal bana jarriko dela edukiontzi grisean eta marroian.

595.Edukiontziak.Organikoa.Errefuxa (id: 3906620)


BEHEKO TESTUA: MANKOMUNITATEA / Argazkia: mondraberri.eus / 2019ko maiatzak 9, osteguna


Debagoieneko Mankomunitateak datorren asteko astelehenetik aurrera (maiatzak 13) organikoko eta errefusako edukiontzietan irisgarritasuna hobetzeko pedalak jartzeko lanak hasiko direla jakinarazi nahiko luke. Aipatutako lanak astelehen arratsaldean Eskoriatzako edukiontzietan hasiko dira eta, gure aurreikuspenen arabera, asteartean Elgetan, asteazkenean Bergaran, ostegunean Arrasaten, ostiralean Aretxabaletan eta larunbatean, berriz ere, Arrasaten jarraituko dute; hiru bat asteetan pedal guztiak jartzeko lanak amaitu arte.


Hori horrela, eta lanek irauten duten bitartean, edukiontzi inguruetan trafikoan eta oinezkoengan eragozpen txikiak sor daitezkeela jakinarazi nahiko genuke.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE