Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Fagor Etxetresnen krisiaren aurrean, ESKaren hausnarketa

Sindikatuak ezinbesteko ikusten du ondorengo hiru ideietan oinarrituko den ekintza plan bat garatu eta martxan jartzea: Lapostuak matendu, arduradunei erantzukizunak eskatu eta balore kooperatibistak berreskuratu.

Testua: Felix Irizar - ESK Debagoieneko Batzordea / 2013ko azaroak 29, ostirala

 

 

Fagor Etxetresnen krisiaren aurrean. Lapostuak matendu. Arduradunei erantzukizunak eskatu. Balore kooperatibistak berreskuratu.

Fagor Etxetresnetako krisiak modu geldiezinean aurrera egin arren eta Mondragón Korporazioak hartzekodunen lehiaketan sartzearen erabakia hartu arren, ESKn oraindik garaiz gabiltzala uste dugu. Jakin badakigu hartzekodunen lehiaketan sartzeak  enpresa guztien likidazioa suposatuko duela, eta honek, lanpostuen galera ekarriko duela, baina hau guztia geratzeko aukera bat badela uste dugu. Hau egin ahal izateko, ezinbestekoa da ondorengo ideietan oinarrituko den ekintza plan bat garatu eta martxan jartzea:

 

Lana matendu

 

* Hartzekodunen lehiaketan sartu diren kooperatiba guztietako lanpostuak defendatu. Kooperatibista eta inoren konturako langileen artean bereizketarik ez egin, duten kontratu motarekin bezala. Enpresak lehiaketan sartuta egon arren, posiblea da lanpostuak defendatzea. Lehiaketa eta likidazioa ez dira gauza bera. Lanpostuen defentsa bateragarria da negozioaren zenbait lerroren itxierarekin eta baja boluntarioekin (aurre-erretiroak eta kalte ordainen bidezko bajak).

 

* Lehiaketan sartuta dauden enpresen bideragarritasun planen finantziazioa, MONDRAGÓN korporaziotik jaso behar da. Ez da bidezkoa esatea korporazioak egin zitekeen ekarpen guztia egina duela dagoeneko. Hau ez da horrela. Gehiago emateko finantza gaitasuna egon badago. Arazoa da, etorkizunik ez duen negozioa jausten uztea pentsatzen zutenek irabazi dutela auzia. Produkzio lerro kopuru garrantzitsu batek lanean jarraitzeko bideragarritasun planak eginak zeuden. Hauek ez onartzearen arrazoia, MONDRAGÓN korporazioak , arazoari aurre egiteko izan duen era traumatikoarekin mezu bat zabaltzen ari da eredu kooperatibo honen esperientziaren barruan murgiltzen diren nabigatzaileei.

 

* ESKren ustez, instituzioei eskatu ahal zaie finantziazioa. Krisian dauden beste enpresa batzuetan egiten dugu. Baina, ez dugu uste finantziazio hori galdutako fondo gisa izan beharko denik, baizik eta, ondorengo bi formuletan oinarritu beharko litzatekeela: Kredituak edo kapitala; diru ekarpen hauek egiten dituztenak, kooperatibako bazkide kapitalistak  izatera pasatuko dira. Edozein modutan, ekarpen horiek lanpostuak mantentzearekin baldintzatuta egon beharko dute beti.

 

* FAGOR ETXETRESNETAKO krisiak, ahalik eta eragin txikiena izan dezala enpresa hornitzaileetako lanpostuetan. Gauza bera, Debagoieneko enplegu induzituan. Hau dela eta, komenigarria litzateke lan-talde bat martxan jartzea bertan ondorengo ordezkariak bilduko zirelarik: Sindikatuak, kooperatibaren barruan dauden korronte kritikoetako partaideak, ordezkaritzadun bestelako gizarte erakundeak, eta instituzioak (Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza).

 

* Fagor Etxetresnak Kooperatibako pertsonalaren eta inoren konturako langileen lanpostuak mantentze aldera, neurri bikaina izango litzateke, lanaldiaren ordu kopurua aztertzea (adibidez astean 30 ordutako lan jarduna, edo gutxiago beharrezkoa balitz) MONDRAGÓN korporazio guztian. Helburua, lan gutxiago egitea, guztiok lan egin ahal izateko. Hau da, lanaldi murrizketaren bidez lana banatzea, desenpleguaren bidez egin beharrean.

 

 

Arduradunei erantzukizunak eskatu


* FAGOR ETXETRESNETAKO Kontseilu Errektoreko kide izandako guztiei eskatu behar zaizkie erantzukizunak. Hauen estrategia, linea zuriko multinazional handiekin parekatzearena izan da, eta honek porrotera eraman gaitu. Eta onartezina da esatea, 2005ean Frantzian BRANDT erosi zenean inork ez zuela krisia aurreikusi. Ordaindu ziren prezio altuek, ipuinetako etekinak izatera eraman zuen FAGOR ETXETRESNAK.

 

* Taldearen zuzendaritzan egon direnak baina ez dira errudun bakarrak. MONDRAGÓN korporazioko jerarkiak ere errudunak dira. Enpresa politika berbera burutu dute, urtez urte Fagor ETXETRESNAk krisi handiago baten murgilduz.

 

* Honen  guztiaren arduradunak nortzuk izan diren jakin behar dugu, eta hau egitea, MONDRAGÓN korporazioaren barruan dagoen kooperatibismoari dagokio. Ez da orain arte inoiz egin, nahiz eta batzuetan egon izan.  Zuzendaritzen arteko jarrera, euren artean inolako ardurarik ez eskatzea izan da, nahiz eta kudeaketan egindako akatsak oso larriak izan, eta enpleguan eta kooperatibisten kapitalean izandako eragina kristona izan.

 

Balore kooperatibistak berreskuratu

 

* Bizi dugun krisi une hauek, aukera bat dira kooperatibismoaren eta honen baloreen inguruko hausnarketa egiteko: enpleguaren defentsa, gizartearen humanitatea, partaidetza eta demokrazia erabakiak hartzerakoan, kooperatiben arteko elkartasuna, desberdintasunak ekiditeko soldatak parekatzea, e.a.  Hausnarketa hau, ez da termino orokorretan egin behar, baizik eta, MONDRAGON korporazioak aplikatzen duen eredu kooperatibistak nora eraman gaituen da hausnartu behar duguna, horretarako autokritika eginez.

 

* ESKn dugun ikuspegitik, kooperatiba eredu honek, bere arijma saldu dio kapitalismoaren deabruari. Kapitalismoaren etikan eta kudeaketan oinarritzen utzi da. Krisi honek, enpresa kooperatiba bat eta enpresa kapitalista bat bereizten dituzten azkeneko ezberdintasunak behin betiko parekatuz amaitu daiteke botatzen baditugu. Batez ere, enplegua suntsitzen amaitzen badu eta elkartasun kooperatiboa ez bada aktibatzen FAGOR ETXETRESNETAKO kooperatibak aurrera ateratzeko.

 

* Balore Kooperatibisten galeran arduradun nagusiak MONDRAGÓN korporazioako zuzendaritzak izan arren, mugimendu hau osatzen duten base gehienek euren erantzukizuna  asimilatu behar dute gutxienez ondorengo bi hauetan: 1) Parte hartzerik ez izatea, zuzendaritzari nahi duen guztia egiteko aukera emanez. 2) Gizarte mugimenduetatik eta sindikatuetatik egiten diren deialdiekin bat ez egitean. Batez ere, 2009tik gaur egun arte egin izan diren greba orokorretan, eurekin zerikusirik izango ez balute bezala.

 

* ESKtik gure babesa eman nahi diegu FAGOR ETXETRESNETAKO bazkideei, EDESAk egin duen bezalaxe, enpresek har ditzaten euren enpleguen defentsan. Debagoieneko gizarteari luzatu ahal zaion mezurik sinbolikoena dela uste dugu eta instituzioei presio egiteko bidea bada. Era berean, antolaketa aukera zuzena da enpresak ixten direnean langileak berrio lanean jar ditzaten.

 

 

Felix Irizar
ESK - Debagoieneko Batzordea

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE