Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Maiatzaren Lehena

Maiatzaren Lehenak langileak prekarietatearen aurkako borrokara lotuko ditu

LAB, Ernai eta Sortuk "kapitalismoa itzaltzeko" eta "borroka pizteko" deialdia luzatu diete langile prekarizatuei.
 (id: 3468178)
Testua: Ibai Trebiño / 2016-04-27
 
Maiatzaren lehenaren harira eta langileen nazioarteko eguna ospatzeko asmoarekin, Arrasatek hainbat ekimen ospatuko ditu hurrengo egunetan.

Urtero legez, langileria kalera irtengo da aurten ere, eta ospatu baino, dagokion eskubideak aldarrikatu eta bere duintasuna defendituko ditu.

Horrela, herriko hainbat eragilek "kapitalismoa itzaltzeko" eta "borroka pizteko" deialdia luzatu diete langile prekarizatuei. Izan ere, hori izango da aurtengo Maiatzaren Lehenaren aldarri nagusia, hau da, prekarietatearen aurka borrokatzea eta lan baldintza duin batzuen alde lan egitea.

LAB, Ernai eta Sorturentzat "herritarrak babesik gabe utzi dituen eredu sozial eta ekonomiko" baten aurrean aurkitzen gara, eta hori dela eta, "aberastasunaren eta lanaren banaketa, 1200 €-ko  gutxieneko soldata eta 35 orduko lanastea", besteak beste proposatzen dute erakundeek.

"Euskal Herrian alternatibak proposatu, saretu eta elikatzeko" ordua dela uste dute eta Euskal Herria "bere burua antolatzeko eta borrokatzeko gaitasuna duen" herri gisa definitu dute.
 
Horregatik "kapitalismoa itzali eta borroka pizteko deialdi berezia" luzatzen diete "gazte prekarizatu, kontraturik gabe lan egiteaz edo praktika epean debalde lanpostu bat ordezkatzeaz nazkatuta dauden" zein "lan istripuak, autonomo faltsuak, ordu extrak, enpresen itxiera sufritzen dutenei" edo "karrera bat bi master eta azkenean kanpora lanera joatera behartuta daudenei".
 
Ekimen ugari izango dira Arrasaten

Maiatzaren Lehenaren harira, Sortu, LAB eta Ernaik ekimen ugari antolatu dituzte Arrasaten:
 
- Ostegun honetan, apirilak 28, Lan Osasunaren Aldeko Egunean elkarretaratzea, Seber Altuben.
 
- Larunbat honetan, apirilak 30, hormirudi bat egitea, Maiatzaren Lehena gaitzat hartuz.
 
- Maiatzaren Lehenean, eskualde mailako manifestazioa Eibarren, Untzaga plazatik abiatuta.
 
- Maiatzaren 4an, asteazkena, "Independentzia Vs langabezia eta prekarietatea" hitzaldia, Irati tabernan, arratsaldeko 18:30ean.
 
 (id: 3489656)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE