Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gazte kualifikatuak laneratzea errazteko

Uztailaren 30ean itxiko da Hazilanen izena emateko epea

Debagoieneko Mankomunitateak sustatutako proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu. Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barne dago eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du.

Testua: Debagoieneko Mankomunitatea / 2019ko uztailak 23, asteartea


Debagoieneko Mankomunitateak sustatutako proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu. Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barne dago eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du.


Proiektuaren 7.edizioa irailaren 9an hasiko da, eta bertan izena emateko epea zabalik dago uztailaren 30era arte. Eskabide orria Debagoieneko Mankomunitateko web orrian edota bertaratuta jaso daiteke.


Hazilan proiektuak eskualdeko pertsona kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu eta bi fasetan banatzen da; hasteko, konpetentzia pertsonal eta profesionaletan trebatzeko 80 orduko tailer batean partehartzen dute, eta ondoren, eskualdeko enpresetan praktikak egiten dituzte, lan-merkatura hurbildu eta lan-esperientzia hartzeko helburuz.

 

Partehartzeko honako baldintzak bete behar dira: 20-44 urte bitartean izatea, goi-mailako ikasketak amaituta izatea (lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak) eta Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea. Langabe egotea ez da ezinbesteko baldintza izango.


Plazak mugatuak dira eta elkarrizketak egiten hasiak dira. Dena dela, oraindik badago lekua izena eman nahi duenarentzat.


Enpresek eskaerak egiteko epea ere zabalik


Jadanik 50 enpresa baino gehiagok baliatu dute unibertsitate-ikasketak edota Lanbide Heziketako goi mailako tituluak PRAKTIKETAN hartzeko aukera. Hazilan-en bidez, pertsona kualifikatuak praktiken bitartez ezagutu eta enpresan txertatzeko baliabide ezin hobea da.


HAZILAN-en partehartzeko, enpresak ere eskaera orria bete beharko du, bilatzen ari den perfila zehaztuz. Edozein sektore edota tamainako enpresek parte hartu dezakete proiektuan.


Emaitzak


Hazilan-en aurreko 6 edizioetan 85 pertsonek partehartu dute; horietatik %65a emakumeak. Partehartzaileen %70ak egin dituzte praktikak, eta horietatik %67ak lana aurkitu du; erdiak baino gehiagok praktikak egindako enpresan jarraitu du lanean, eta gainontzekoek beste enpresa batean topatu dute lana.


Praktikak egin ondoren lan bila jarraitu dutenetatik, 10etik 6, lanean egon dira 6 hilabetera egindako jarraipenean. Beraz, esan daiteke Hazilan-ek, partehartzaileen egoera laborala nabarmen hobetzen duela.


Ez galdu aukera eta eman izena HAZILAN-en, uztailaren 30a baino lehen!


Informazio gehiago: www.debagoiena.eus / hazilan@debagoiena.eus eta 943793090 telefonoan.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE