Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Hitzaldia eta kale agerraldia egingo ditu ESK-k urtarrilak 27ko greba orokorrari begira
Urtarrilaren 19an izango dira hitzaldi eta kale agerraldia. Hizlari moduan Iñaki Uribarri izango da.

250.2 (id: 2900376)

 

Mondraberri- 2011/01/12

 

Urtarrilaren 27rako pentsioen erreformen aurkako greba orokorra deitu dute sindikatuek eta ESK-k greban parte hartzera deitzen du langileria. Gobernu ezberdinek planteatzen ari diren pentsioen erreforma honen eta gainontzeko gizarte eskubideen murrizketak direla bide, ESK-k "langileriak irmoki erantzun” behar duela adierazi du. Zapateroren Gobernuak urtarrilaren 28an onartuko duen Pentsioen Erreformarako Lege Proiektua “hamaika faltsukeriatan sostengatzen da”, adierazi du sindikatuak. Erreforma honek erretiro adina 65 urtetik 67 urtera atzeratuko du, erretiroa kalkulatzeko denboraldia 15 urtekoa izan beharrean 20 edo 25 urtekoa izango da, besteak beste.

Ahalik eta erantzun zabalena lortzeko, langile guztiei “erreformaren zentzugabekeria” ezagutarazi nahi diete, baita erreformaren bizkarrean ezkutatzen den politika neoliberala eta berau bertan behera botatzearen garrantzia ere. Hala, langileria jakinaren gainean jartzeko, hitzaldia eta kale agerraldia izango dira urtarrilak 19, asteazkena, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan izango da Kulturaten eta bertan Iñaki Uribarri izango da hizlaria. Beranduago, 19:30etan, kale agerraldia izango da Seber Altube plazan.

ESKren iritziz, krisiarekiko instituzioen erantzuna "Ongizatearen Estatua etapaz etapa behera botatzera zuzenduta dago”. Sindikatuaren esanetan hauxe da “finantza merkatuen exijentzia” eta Zapateroren Gobernuak “erabateko ohore” egiten ari diela salatu du ESK-k. Aurreko urtetan etekinen neurrigabeko pilatzearen ondorioz krisia eragin zutenek “krisiaren kosteak langile eta gizartearen sektore ahulenen bizkarretik ematea exijitzen dute, eta gobernuek hauen esanetara dihardute”, adierazi dute.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE