Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Eroskik bat egin du "Planetaren ordua" ekimenarekin
Martxoaren 23an, ordubetez argia itzali dute egoitza nagusian eta bere webguneak argi gutxiagorekin izan dira martxan.

MONDRABERRI / 2013ko marxoak 26, asteartea


 

300 (id: 2685165)WWF natura babesteko nazioarteko elkarteak deituriko "Planetaren ordua" ekimenarekin bat egin du Eroskik. Martxoaren 23an, ordubetez argia itzali dute Eroskiko egoitza nagusian eta bere webguneak argi gutxiagorekin izan dira martxan.

Eroskik ingurugiroarekin duen konpromezua ez da oraingo kontua. Ingurugiro arloan duen plangintza bereziak hainbat neurri jasotzen ditu: energia kontsumoaren murrizketa, hondakinen birziklapena, energia berriztagarrien erabilera, ekodiseinuaren bitartez ontzien optimizazioa, merkatal guneetako eraikuntza jasangarria, eta abar.

Eroskik arlo honetan egin duen lanaren emaitza da oraintsu irekitako ISO 50001 ziurtagiria duen Europako lehendabiziko merkatalgunea.

Horretaz gain, bezeroaren kontzientziazioa eta formakuntza sendotzea beste arlo estrategikoa da. Zentzu honetan “Planetaren ordua” ekimenaren inguruko informazioa zabalduko du bezero eta langileen artean.
 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE