Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Edukiontzi marroi eta grisetan

Pedala eta pedala erabiltzeko azalpena jarri dituzte edukiontzietan

Mankomunitateak ostegunean hasi zen pedala jartzen organikoaren eta errefusaren edukiontzietan. Azpimarratu du oso garrantzitsua dela edukiontziaren pegatinan azaltzen dena egitea.

595.Edukiontzia.Pedalarekin (id: 2864394)


Pegatinaren argazkia: Mankomunitatea / Beste argazkia eta testua: mondraberri.eus / 2019ko maiatzak 20, astelehena

 

Debagoieneko Mankomunitatea Arrasaten ostegunean hasi zen edukiontzi marroiei eta grisei pedala jartzen, herritarrek edukiontzi hauek errazago erabil ditzaten.

 

Edukiontzietan pegatina bana jarri dute, eta pegatina horrek azaltzen du pedala nola erabili behar den. Pegatinak azaltzen ditu egin beharreko 4 gauzak:

  1. Txartela pasatu
  2. Soinua entzun
  3. Unetxo batean itxaron
  4. Pedalari eragin

Mankomunitateak azaldu du, 4 pauso hauek emanda, "oso modu erraz eta erosoan irekiko dela edukiontziaren tapa". Ordea, 4 gauza horiek egiten ez badira "tapa ez da irekiko eta gainera hondatu daiteke".

 

595.Edukiontzia.Pedalaren.Pegatina.MANKOMUNITATEA (id: 2897670) 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE