Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
San Felipe Elkarlaguntzako hitzaldian azaldu dute

Hileta zibilak eskaintzeko proiektua lantzen dabiltza Ojanguren Hileta Zerbitzuak

Gero eta arrasatear gehiagok nahi dute hileta zibila egitea. Behar horri erantzuteko, Arrasateko beilatokia handitzeko eta berritzeko egitasmoak aurreikusten du 120-130 pertsona baino gehiagorentzako areto bat eskaintzea.

595.SanFelipe.Hitzaldi.Hileta.Zibilak19 (id: 3275354)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 11, astelehena

 

San Felipe Elkarlaguntzak antolaturik, gaur arratsaldean 'Maite dugunendako agur goxo eta duina' hitzaldi-solasaldia egin da Kulturaten.

 

Bertan, hileta zibilak izan dira gai nagusia, eta besteak beste, San Felipe Elkarlaguntzak gonbidaturik, Arrasateko Ojanguren Hileta Zerbitzuek euren egitasmo garrantzitsua azaldu dute. 


Izan ere, Arrasateko zerbitzu esperientziadun honek abian du Arrasateko beilatokia handitzeko eta berritzeko egitsmoa.


Handitzeari esker, areto akonfesional bat egitea aurreikusten dute, bertan "bai hileta zibilak egiteko, baita beste erlijioetako pertsonek agur egin ahal izateko ere".


Ojanguren Zerbitzuetako ordezkariak, Aitziber Ojangurenek adierazi du Udalak proiektua onartu duela eta baimena eman duela.


Azpiegitura berri honek bi areto izango ditu ziurrenik: harrera handi bat eta ekitaldietarako beste areto handi bat. Areto honek 120-130 pertsona eserita egoteko lekua izango luke.


Gainera, aretoko alboetan pertsonak ekitaldia zutik jarraitzeko aukera izango lukete. Harreratik ere jarraitu ahalko litzateke ekitaldia, bertako pantaila batetik hain zuzen. Megafonia ere ez litzateke faltako.

 

Aretoak ahalbidetuko luke hileta "gorpua bertan dela, errautsekin edota familiak nahiago lukeen bezala egitea".


Ojanguren Zerbitzuek aurreikusten dute "dena ondo bidean, zerbitzua 2020ko azken hiruhilabeterako prest egon litekeela".


Aitziber Ojanguren ordezkariak azpimarratu du balizko zerbitzua "proiektu fasean dagoela, eta Arrasateko herriaren beharrak asetzea duela helburu".


Izan ere, "hildako pertsonen familia ugarirekin harremanak ditugu, eta askok adierazi digute hileta erlijiosoa egin behar izan dutela, hileta zibilak momentuz aire librean egin behar direlako".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE