Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Saskibaloia
Ointxe!-k ere bat egin du Movember ekimenarekin
Movember mugimenduarekin bat eginez eta orain lau urte sortu zuten Arrasaten Mondravember taldea. Nazioarteko ongintzazko erakundea da Movember, gizonezkoen bizitza alaiagoa, osasungarriagoa eta iraunkorragoa izatea helburu duena.

 (id: 2264170)Testua eta argazkia: Ointxe!. 2019ko azaroak 8, ostirala.


Aurten, hazten segitzeko asmoz, ekintzaz jositako egitaraua prestatu dute Mondravemberkoek; horietako asko, herriko elkarteekin, tartean gure klubarekin. Aste honetan bertan, gure jokalariei mugimenduren inguruko hitzaldia eskaini zien Iban Arroiabek, taldeko kideak.


Azaroaren 17an, gure EBA mailako etxean jokatzen duela aprobetxatuta, Movember-eko kideekin batera argazkia aterako dute jokalariek. Parte-hartu nahi duten entrenatzaileak, jokalariak edo jokalari ohiak, ordezkariak eta abarrak parte-hartzera gonbidatuta daude, baita azaroan zehar bibotea uztera.


Egun berean, kiroldegian, itsulapiko bat jarriko da dirua biltzeko eta kamisetak, erripak eta txapak ere salgai egongo dira.


Arrasate Ointxe taldea Movember mugimenduarekin!

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE