Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua eta argazkiak: EH Bildu]

EH Bilduk herri "gazte, euskaldun eta feminista" aldarrikatu du

Zapatuko ekitaldian Nerea Hernandez hautagai gazteak gazteek dituzten arazoak gogora ekarri zituen. Musikarien doinuen ostean, Maider Morras alkategaiak gazteen bozka EH Bildurentzat izatea eskatu zuen.

595.Hautesk19.Gazteak.EHBILDU (id: 2083808)


BEHEKO TESTUA ETA ARGAZKIAK: EH BILDU / 2019ko maiatzak 20, astelehena

 

Egun berezia izan zen atzo [zapatua] Arrasateko gazteentzako. EHBilduk antolatutako ekitaldia izan zen Taupako arkupeetan , euria eta hotzari aurre eginez.  Arrasateko gazteek beraien izaerarik alai eta musikazaleena atera zuten. Kontzertua hasi aurretik Nerea Hernandez EH Bilduko zerrendan hirugarren doan gazte arrasatearrak hitza hartu zuen. Gazteek gurasoen etxetik alde egiteko dituzten zailtasunak, Kulturaten ikasteko dagoen toki gabezia, lan-baldintza prekarioak, kirola egiteko gune aproposak izatea, mozal legearen aplikazioa, txosna batzordeari jarritako isunak… gogoan izan zituen. Eta guzti honi irtenbidea emateko ezinbestekotzat jo zuen Maider hurrengo alkate izatea.


Behin hitzartzea amaituta, Hodeiek, Arrik, Kaiserrek eta Salak kontzertua eskaini zuten bertaratu zirenen gozamenerako eta bost abesti jo zituzten zein baino zein ezagunagoak. Azken abestia Arrasaten ia ereserkia bilakatu den “you'll never walk alone, Mondra” kantatu zuten, Maider Morras ere oholtza gainera gonbidatuz eta denek batera kantatuz.

 

595.2Hautesk19.Gazteak.EHBILDU (id: 2107296)
Ostean, Maiderrek lau urte hauetan herriak galdu duen giroa nabarmendu zuen. “Ez da posible Arrasatearrak kanpoko herrietara Joan behar izatea parranda botatzeko, gure herria beti izan da parrandazale eta alaia” esan zien ikusleei. Nerea Hernandez EH Bilduko hautagai gazteak aurretik aipatu bezala, Maiderrek ere gazteei adierazi zien entzungo dituzten pertsonak behar direla udal gobernuan, gazteei ikasteko tokiak eskainiko dizkiena, gaztetxeak behar dituen konponketak egiteko prest aurkituko dena, mozal ordenantza deuseztatuko duena, oro har, Arrasate gazte, euskaldun eta feminista bat sortuko duena.


Horretarako datorren iganderako gazte bozka EHBildurentzat eskatu zuten oholtza gainera igo ziren hizlari eta partaideek.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE