Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Nerea Barjolaren “Microfisica sexista del poder” liburuaren aurkezpena

Sexu indarkeria kasuei hedabideetan emandako trataerari kritika egiten die Barjolak

Testua: Iker Murillo / Argazkiak: Arrasateko Udala / 2019ko azaroak 6, asteazkena

Hurrengo astean, Azaroaren 12an, martitzena hain zuzen ere, Nerea Barjolak “Microfisica sexista del poder” liburua aurkeztuko du 18:30etan,  Kulturateko Areto Nagusian. Liburuak Sexu indarkeria kasuei hedabideetan emandako trataerari kritika egiten die.  

Kulturaten aurkeztuko duen “ Microfisica sexista del poder “liburuan. Alcasserko nesken hilketei komunikabideek emandako tratamendua baliatu du idazleak izu sexualari buruzko kontakizunak nola zabaltzen diren aztertzeko.

Nerea Barjola politologo feministak iaz kaleratutako Microfisica sexista del poder. El caso Alcasser y la construccion del terror sexual (Boterearen mikrofisika sexista. Alcasser auzia eta izu sexualaren eraikuntza) liburua aurkeztuko du Kulturateko areto nagusian, azaroaren 12an, 18:30ean hasita.

Barjolak egindako ikerketan ondorioztatu du komunikabideek ez zutela Alcasserkoa krimen matxistatzat hartu, eta, kontrara, sexu indarkeriari lotutako izu mezuak hedatzeko baliatu zutela. Diziplina mezu bat igorri zieten garaiko emakumeei, eta urteetan zehar izan du arrastoa andreon jokabideetan.


Hitzaldi honetan arrisku sexualaren inguruko errepresentazioak indarkeria matxista komunikatzeko, sorrarazteko eta errepikatzeko oso modu zehatza direla ikusiko da eta horren inguruko hausnarketa egingo da baita ere.

 

(id: 2026327)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE