Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea
“Ormaecheak eta Gorroñogoitiak utopia erdietsi zuten Arrasateko esperientzia kooperatiboa martxan jarrita”
Bi fundatzaileek Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen (ALE) omenaldia jaso zuten atzo, balio kooperatiboak defendatu eta gartzeko egindako lanagatik. Batzar nagusian, zuzendaritza batzordea berritzeaz gain, Miguel Angel Laspiur berrautatu zuten ALEko lehendakaria izateko.

 (id: 1908749)Testua eta argazkiak: Arizmendiarrietaren Lagunak. 2019ko maiatzak 10, ostirala.

                                                                                             

“Pertsona batzuek sineste dute utopietan, eta horietarantz abiatzen dira, eta batzuek lortu egiten dituzte, Alfonso Gorroñogoitiak eta Jose Maria Ormaecheak eta gainerako fundatzaileek bezala, zeinek gaztetatik jarraitu zioten aita Jose Maria Arizmendiarrieta bezalako lider karismatiko bati, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboa martxan jartzeko”, adierazi du Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko (ALE) lehendakari Miguel Angel Laspiurrek, erakundeak gaur Arrasateko mugimendu kooperatibotik bizirik dirauten bi lagunei gaur eskaini dien errekonozimenduan.

 

 

Bere mintzaldian, ALEko lehendakariak, Arrasateko Esperientziaren bi figura garrantzitsu horiei aitortza erakusteko arrazoiak azaldu zituen, hau da, bizitza osoan zehar balio kooperatiboak defendatu eta garatzeko egindako lan nabarmena, izan ere, frogatu zuten “elkartasuna dela biderik onena bizitza kolektiboa justuagoa eta duinagoa egiteko, aldi berean borroka eginez nork bere buruari baino ez begiratzeko eta hurbileko interesak defendatzeko inpultsu hedonistari aurre egiteko, behar eta interes komunak defendatu beharrean”.

 

 

“Kudeaketaren arloan lehentasunak ezarri zituzten, lankide giro bat eraikitzetik hasiz, interbentzio komunitarioko modu berriak irudikatuz, prozesu sozialen kudeaketa hobetzeko eta justizia posible egiteko”, azpimarratu zuen Laspiurrek.

 

 

Bi omenduen figuren ezaugarriak deskribatzeko orduan, Laspiurrek Ormaecheari buruz nabarmendu zuen haren espiritu ekintzaile bizia, hainbesteraino, ezen “Euskadiko enpresari handietakotzat jotzen” baita, izan ere, Talleres Ulgorren zuzendaritzatik, eta ondoren Laboral Kutxatik, Enpresa Dibisioaren bitartez, kooperatiba ugari jarri zituen martxan, eta horrekin batera lanpostu ugari sortu, Euskadiko zenbait eskualdetan barreiatuta.

 

 

“Ortodoxia kooperatiboaren zaindari moduan, ez jarrera doktrinal batetik, baizik eta gertatzen ari ziren aldaketa sakonetan zuzenean parte hartuz, eta unerik zailenetan inplikazioa eta konpromisoa erakutsiz”, definitu zuen Laspiurrek Alfonso Gorroñogoitia. ALEko lehendakariak omenduaren pragmatismoa nabarmendu zuen, bateratu egin zituelako enpresa mailako beharrak eta demokrazia kooperatiboaren eskakizunak, hori joan den mendeko 50eko urteetan oraindik asmatu gabe baitzegoen. “Doktrina eta demokrazia kooperatiboaren transmititzaile nekaezina izan zen”, amaitu zuen Laspiurrek.

 

 

Ekitaldia Arrasateko Garaia Gunean egin zen, eta bertan izan ziren baita ere Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano eta Arrasateko alkate Maria Ubarretxena. Bi omenduek hemendik aurrera ALE grafikoki irudikatuko duen logotipo berriaren kopia bat jaso zuten eta, aldi berean, zuzendaritzak hartutako erabakia jakinarazi zitzaien, elkartearen ohorezko bazkide izendatu baitzituen.

 

 

Gure artean jarraitzen duten mugimendu kooperatiboko Ormaetxea eta Gorroñogoitia fundatzaileei egindako omenaldia ALEren batzar nagusiaren ondoren egin zen; batzarrean zuzendaritza batzordearen zati bat berritu zen, sentsibilitate desberdinetako kide berriak sartuz, esperientzia eta gaztetasuna uztartzeko xedearekin. Horrekin, zuzendaritza batzordeari giro berri bat eman nahi zaio, enpresa egiteko beste modu bat posible dela sinesten duten gazteengana hurbiltzeko estrategia berri batekin.

 

 

Miguel Angel Laspiur ALEko lehendakari berrautatzeaz gain, elkartearen batzar nagusiak diruzaina ere izendatu zuen, Jose Javier Saez de Buruaga, baita bokalak ere, hau da, Pio Aguirre, orain dela aste batzuk arte Elkargi SGRko zuzendari nagusia; Ander Etxeberria; Iñaki Etxezarreta, Arizmendi ikastolako zuzendari nagusia; Lourdes Idoiaga, eta, azkenik Lander Jimenez.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE