Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Goizeko 10:00etan Amaia Antzokian

Etzi Ordainduren Batzar Orokorrak helegitearen inguruan erabakiko du

Fagor Electrodomesticoseko itxierako kaltetuen elkarteak erabakiko du Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztu edo ez. Ordaindu kritiko azaldu da Mondragon korporazioarekin eta hainbat alderdi politiko eta hedabiderekin.

595.Ordaindu.Ohiko.Batzar.16.Bazkideak2 (id: 2574862)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko uztailak 22, astelehena

 

Batzar Orokorreko lehen deialdia goizeko 10:00etan izango da, eta bigarrena 10:30ean, biak ala biak Amaia Antzokian. 

 

"Guk nahi ez dugun arren, behartuta gaude Batzarra data honetan egitera - azaldu du Ordainduk - gutako asko jubilatuta gaudenez, askok oporretan daude".

 

Elkarteak iragarri du Batzarrak hainbat puntu izango dituela, eta horietatik garrantzitsuenak erabakiko du Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztu edo ez.

 

Gipuzkoako Entzutegiaren epaiari dagokionez, Ordainduk salatu du "justizia, gehienetan, boteretsuak babesten dituela, botere gabeko pertsonen kaltetan".

 

Era berean, sententziak "preskripzioa argudiatu du, baina hori ez dirudi oso zentzuzkoa, Administrazio Konkurtsalak ez baitu oraindik behin betiko txostena aurkeztu".

 

Ordainduk galdera batzuk jarri ditu mahai gainean:"Zentzudun pertsonak sinetsi dezake Fagorren eta MCCren artean harremanik ez zegoela? Zentzudun pertsonak sinetsi dezake, nahikoa informazioa egon izan balitz, gure bizitza osoko aurrezkiak kooperatiban utziko genituela?,...".

 

Mondragon Korporazioak "kooperatibismo formal (paperean) asko dauka baina kooperatibismo erreal gutxi (solidarioa eta berdintasunezkoa)".

 

Ordainduk gehitu duenez "Arrasateko eta Euskadiko alderdi politiko garrantzitsuenek eurenak eta bi egin dituzte gure aldarrikapenak ezkutatzeko, disimulatzeko edo beste alde batera begiratzeko".

 

"Noski, kontrolatzen dituzten hedabideek bezala, erakunde kooperatiboa babestu dute, batzuetan lotsagabeki eta beste batzuetan era zeharkago batean, kooperatibako ia mila bazkide ohien aurrean. Hauek guztiauek ez dute baliabiderik presionatzeko edota euren aldarriak ozen adierazteko".

 

Gizarte honetan "aldarrikapen bat entzuten ez bada, epaileek, gehiegitan boteretsuak babesten dituzte. MCC tamaina ertaineko multinazional kooperatiboak botere handia dauka, baita aitabitxi asko ere. Bulegoetan eta ondorioz baita prentsan ere".

 

"Fagorreko langile ohien aurkako injustizia handi honetaz hitz egingo dugu Batzarrean". "Benetako kooperatibismo baten alde borrokatuko dugu, eta ez paperezkoa".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE