Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mankomunitateak sustatuta
Foru Aldundiak 'Kimu Berri' eta 'Garun' proiektuen bideragarritasun azterketa finantziatuko ditu
Foru erakundeak 250.000 eurorekin finantzatuko ditu Eskualde Garapeneko Agentziek aurkeztutako hainbat proiektu, tartean Debagoienako Mankomunitateak sustatutako 'Kimu Berri' eta 'Garun' proiektuak. Hauen helburuak eskualdeko gazteen ekimen izpiritua sustatzea eta gaixotasun neurologikoentzako espazio berri bat sortzea dira, hurrenez hurren.

250.beasain (id: 2420525)

 

      

2009ko uztailaren 28a

 

Atzo, Beasaingo udaletxean, lankidetza hitzarmen bat aurkeztu eta sinatu zen. Hitzarmenak helburu du sei bideragarritasun plan egitea Gipuzkoako eskualde garapeko zenbait agentziek aurkeztutako beste horrenbeste proiektu berriren inguruan. Horietako proiektuetako bat Debagoienako mankomunitateari dagokio: Kimu Berri proiektua.

Sinatzeko ekitaldian Markel Olano Gipuzkoako foru diputatua izan zen buru, eta bertan izan ziren Edurne Egaña Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko diputatua, Jokin Bildarratz, Eudeleko presidentea eta Iker Galparsoro Garapen-eko Gipuzkoako lehendakaria.

 

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak esan zuenez, Gipuzkoako eskualdeek "dinamismoa eta ahalmen berritzailea eta ikasteko gaitasuna" erakusten dute, eta horiek "ezinbestekoak dira egun ditugun lehiakortasun maila eta berrikuntza lortzeko eta mantentzeko, alegia Gipuzkoako etorkizunaren berme diren lehiakortasuna eta berrikuntza lortzeko eta mantentzeko".

Iker Galparsoro Garapen-Gipuzkoako lehendakariak sei proiektu aurkeztu zituen hitzarmenean sartzeko, eta beste horrenbeste egin zuen Edurne Egaña lehendakaritzako diputatuak hitzarmenarekin. Egañak adierazi zuen hitzarmena Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007/2011 Kudeaketa Estrategikoaren Planean sartuko dela, plan horretako helburu estrategiko bat Gipuzkoako lurralde osoaren gobernantzaren garapena baita. Horretarako, Foru Aldundiak eta Eudelek lankidetza hitzarmen marko bat formalizatu zuten, indarralditzat agintaldi hau duena. Haren bidez, bi aldeek elkarrekin egiten dute lan, "interes komuna duten proiektuen inguruko azterketak egiteko, helburu direlarik dela eskualdeak garatzea, dela herritarra erakundeetan parte hartzea, dela udaletan politika publikoak ebaluatzeko planak egitea". Eudeleko presidentea den Jokin Bildarratzek, berriz, nabarmendu zuen handiak izan direla garapen agentzien lanak eta ahaleginak behin eta berriz ekimen eta proiektu berriak bultzatzeko eta hartara eskualdeak dinamizatu daitezen.

 

'Kimu Berri' eta 'Garun' proiektuak

  • Proiektu hau Debagoienako mankomunitateak sustatu du eta gaztediaren, aisialdiaren eta kirolaren inguruko lehiakortasunean du ardatza.
    250.mank (id: 2447565)o Helburuen artean, Debagoienako gazteen ekimen izpiritua sustatzea dago, horretarako sentsibilizazio eta mobilizazio sozialarekin zerikusia duten ekintzak erabiliz, izanik horiek kirolarekin eta gazte aisiarekin zerikusia duten ekintzak. Halaber, gazteek ekimena sustatuz enpresa belaunaldi berri bat sorrarazi nahi da.

 

• Garun proiektua. Gaixotasun neurologikoentzako espazio berri bat, Debagoienako mankomunitateak aurkeztua. 

o Bizi kalitatea hobetzeko estrategian eta eremu sozio-sanitarioan kokatzen da. Helburu du Gipuzkoa, eta bereziki Debagoienako eskualdea, mugarri izatea tratamenduari, ikerketari eta garapen teknologikoari modu koordinatuan heltzeko gaian, gaixotasun neurologikoari eta Hartutako Kalte Zerebralari dagokienez. Afekzio horietatik datozen egoerei aurre egiteko prozedurak eta konponbideak artikulatuko ditu, eta elkarrekin burutu beharreko zeregin horretan tratamenduan parte hartzen duten agenteek, kaltetuek, familiek, elkarteek eta erakundeek hartuko dute parte.  

 

Eskualdeen garapena bultzatzeko beste lau proiektuak

  • Bidasoa turismoa berritzeko ardatza, Agencia de Desarrollo del Bidasoa SAk aurkeztua (Bidasoa Bizirik).
    o Helburua da Bidasoako eskualdean egitura egonkor publiko-pribatu bat ezartzea turismoan berrikuntzak ezartzeko enplegutik, enpresak sortzetik, profil profesional berriak prestatzetik, esparrua profesionalizatzetik, turismo produktu berriak sortzetik abiatuta eta sektorearekin nolabaiteko zerikusia duten alor anitzeko taldeek parte hartuta.

    • Negozioak sustatzeko funtzio berria.(eskualde agenteen lankidetzarako sarea). Goierriko Ekimena SAk sustatua (Goieki).
    o Negozio plan bat egitea da helburua, Goierrin dibertsifikazioa eta enpresa ekimen berriak garatzeko funtzio sustatzailearekin; horretarako, euskarria ematen dion entitatearen negozio eredua, antolaketa eta gobernantza definitu behar dira, eskualdean dauden agenteekin eta beste sare batzuekin duen erlazio sistema (enpresak, unibertsitatea, lanbide heziketako eskola, teknologia zentroa eta abar). Erakunde bat eduki nahi du funtsezko eszenategiaren esplorazioa egin dezan modu proaktiboan, estrategiak eta enpresa proiektu berriak sortzeko aukerak identifikatu ditzan, eta horiek gauzatzeko eskualdearen baliabideak eta konpetentziak neurtu ditzan.

    • Urola Garaiko Enpresa Gunea. (Enpresen Inkubagailua eta Gunea), Alto Urola Uggasak agentziak aurkeztua.
    o Helburu du eskualdean bertan laguntza azpiegitura bat sortzea, Enpresa Gunea, zeinak enpresa proiektu berriak sortzekoa ahatsa eman, ekimenari eta barruko ekimenari lagundu eta profil berritzailea duen enpresa sarearen dibertsifikazioa sustatuko dituen. Halaber, jakintza partekatzea sustatuko du, eta lankidetza eta kooperazioa ere bai, horretarako espazio komunak erabiliz inkubagailuan. Lehiakortasuna hobetu nahi da, horretarako Enpresa Guneako Aholkularitza Kontseiluan enpresa txiki eta ertainak sartuta.

    • Pasaia "Itsas Hiria". Oarsoaldea SA garapen agentziaren proposamena.
    o "Itsas Hiria"ren helburua tokiko identitatearen zerikusia duten ekipamenduak sortzea da, gauza izan behar dutenak bisitariak erakartzeko eta eskualdearentzat baliabideak sortzeko. Helburu zehatzak: badian diren edo izan daitezkeen itsas eta ur baliabideak identifikatu, aztertu eta nabarmentzea; badiaren inguruko hirigune kaltetuak zaharberritzea; eta ingurumenaren mesedeko esku hartzeak burutzea.

Sei proiektu horien diagnosia eta bideragarritasun azterketak burutzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eudelek eta Garapen-ek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, egikaritzea arautu eta zehazten duena. Akordio horren bidez, foru erakundeak 250.000 eurorekin finantzatuko ditu eskualdea garatzeko sei proiektu horien azterketak. Hitzarmena indarrean 2010eko abenduaren 31 bitartean izango da; hala ere, luzatzeko aukera ere badago.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE