P. Irusta / MONDRABERRI / 2011-11-03
Dagoeneko, hasiak dira Transportes Pesa enpresak ematen dituen zerbitzu batzuetan aldaketak. Honen harira, aipatu beharra dago, enpresa honek ezarritako ordutegi berria berriz, etzi, zapatuan, hasiko dela.
Alde batetik, eta egunkari honetan duela aste batzuk aurreratu genuen bezala, Arrasate-Bergara-Eibar-Loiuko aireporturako linea abian jarriko dute, Debagoieneko biztanleek Loiuko aireportura autobusez joateko aukera izan dezaten. Eta, bestetik, Eibar-Bergara-Arrasate-Gasteiz linean bi joan-etorri gehiago jarriko dituzte.
Bestalde, Eibar-Arrasate eta Oñati-Arrasate-Eskoriatza-Leintz lineetan, gaueko zerbitzuak berrantolatu dituzte. Hau da, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza artean joan etorri gehiago egingo dituzte, eta Leintz-Gatzagak ere joan-etorri gehiago izango ditu. Dena den, eta esan bezala, ordutegi berria azaroaren 5ean hasiko da martxan.
Informazio orokorra
Informazio gehiago eskuratu nahi duenak, Lurraldebuseko eta Pesako webguneetan lortu dezake (www.lurraldebus.net eta www.pesa.net). Bestalde, ordutegien eta tarifen inguruko informazioa nahi izanez gero, interesatuek, hemen ikusi dezakete.