Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ordezkari politiko batzuek ere parte hartu dute

Institutuko 40 ikaslek "kultura demokratikoa" jorratu dute

595.Insti.Kultura.Demokratikoa.ALDUNDIA (id: 2261809)


Argazkia: Aldundia / Testua: mondraberri.eus / 2019ko urriak 25, ostirala

 

Arrasate Institutuko Lehen eta Bigarren Batxilergoko 40 neska-mutil inguru Youth Empowerment saioa izan dira.

 

Gaur goizean, azaroaren 10eko hauteskundeen kanpainaurrean, Institutura bertaratu egin dira EAJ-PNVko agintari politiko batzuek, tartean Maria Ubarretxena alkateak eta Eider Mendoza Gobernantza diputatuak.

 

Saio honen helburua "gazteriaren partaidetza" sustatzea izan da, Aldundiko ordezkariaren hitzetan, gazteek "eskubide osozko herritarrak bezala" joka dezaten. 

 

Egungo ongizate sistema "defendatu nahi badugu, lehenik eta behin zer daukagun ezagutu behar" dute herritarrek. Gerora begira, "ezinbestekoa da ariketa hau gure belaunaldi berriekin egitea".

 

Mahai gainean jartzen diren gaiak dira Europar Batasuneko erakundeen jarduera, "partaidetzazko demokrazia"ren inguruko informazioa, eta lurralde mailako eta tokiko administrazioek dituzten eskumenak eta "egiten duten lana".

 

Gaurko saioan ikasleek politikariei galdetu diete larrialdi klimatikoaren, gazteen burujabetzearen edota politikariak politikara iritsieraren inguruan, "besteak beste".

 

Arrasaten aukeratutako gazte batzuek bigarren saio batean parte hartuko dute, Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Donostian, ikasleen eta politikarien arteko "eztabaida eta elkarrizketa" sustatuko dira. 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE