Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Berria.eus egunkariak informatu duenez

Catak azken eskaintza onena egin du: 42 milioi € eta zuzeneko 700 lanpostu

Cevitalen apustua 14 milioi eurokoa eta 500 lanpostukoa izan da. Subasta honetako irabazleak Txileko Ecomac-ekin akordio bat egin lezake Basauriko jardueraren inguruan.

Testua: Mondraberri / 2014ko uztailak 22, asteartea

 

Berria.eus informatu berri duenez, Catarena da eskaintzarik onena. 42 milioi euro eta 700 enplegu zuzen, Garagartza, Eskoriatza eta Bergarako erdiaren truke. Cevitalek baino 14 milioi euro eta 200 lanpostu gehiago eskaini ditu, aktibo bertsuen truke. Fagor Etxetresnen adjudikazioa lortzeko urrats erabakiorra ematen du, BERRIAren iturrien arabera. Cevitalek ere nabarmen hobetu du bere aurreko eskaintza, 28 milioi eta 500 enplegura iritsiz, baina Cataren zenbakietatik urrun geratu da, Berria.eus egunkariak aurreratutako informazioari jarraiki.

 

Cevitalek Donostian egin duen agerraldian azaldu du zein izan den bere azken eskaintza. Azaldu du, gainera, bere aktiboen perimetroa Arrasateko Garagartza auzoan (egosketa), Eskoriatzan (etxetresna txikiak) eta Bergaran (Geyser) legokeela epaileak bere eskaintza lehenetsiz gero. Gutun-azalak ireki dituzte, eta kartak buruz gora geratuko dira. Administratzaileek euren txostena egin behar dute, eta Pedro Malagon epaileak adjudikazioak erabaki hilaren 29a baino lehen. Hala enpleguaren nola aktiboen truke ordaintzeko prest dauden dirua kontuan hartuz idatziko dute administratzaileek euren iritzia.

 

Garbi dagoena da dagoeneko bi hautagai horietako batek bereganatuko duela adjudikazioa, Catak ala Cevitalek. Catak, ordea, aukera gehiago dauzkala argi dago eskainitakoari begira. Ecomacek ere izan dezake zeresana, baina, seguruenik, bi faborito horietako batekin egin dezakeen akordioa dela tarteko, konkurtsoaren barruan edo hura amaitutakoan. Sergio Treviño Cevitaleko arduraduna Frantzian Brandt konpainian, "bakoirra" da Ecomacekin ahalezko akordio bat lortzeko. Treviñok esan du Vaillantekin ere hitz egiten ari direla, Bergarako Geyser enpresaren beste erdia bereganatzeko. "Ez dut esango egina dagoela, baina elkarrizketak oso aurreratuak daude".

 

Atzo arratsaldean amaitu zen eskaintzen bigarren hobekuntzen epea; behin betiko proposamenak erregistratu zituzten hautagaiek Donostiako merkataritza arloko epaitegian, eta bakoitzaren kartak ikusgai geratu dira gaur gutun-azalak zabaltzean. Cevitalek, ondoren, bere eskaintzaren berri emango du Donostian, agerraldi publiko batean. Sergio Treviño Fagor Etxetresnek hondoa jo zutenean enpresa zuzentzen zuen gizonak xehatuko du Aljeriako taldearen eskaintza, Issad Rebraben konpainiak fitxatu baitzuen orain hilabete batzuk Frantziako Brandt zuzentzeko; orain, hura da Cevitalen ordezkaria Donostiako enkantean.

 

Fagor S. Koop taldearekin akordioa badela aditzera eman du Fagor, Aspes eta Splendid markak ekoizteaz aritu denean. Fagor, Aspes eta Splendid markak ekoizteko akordioa ez zegoen itxira, ordea, orain 48 ordu, eta ikusteko dago hori hala den ala ez. Gaur arte ezagutzen denaren arabera ez baitu akordorik Arrasaterekin, eta Catak, berriz, bai. Fagor S. Koopekin ez, baina FED, Edesa eta Grumaleko langileen ordezkari sindikalekin badu akordioa Isaad Rebrarben taldeak, sortuko lituzkeen 500 enpleguak norentzat liratekeen ere zehaztu baitu. Langabezian dauden soldatapekoentzat 120 gordeko lituzke, eta besteak Fagor Etxetresnetako bazkide zirenentzat. 120ko kopuru hori bat dator erregulazio txostenean zeuden langileek administratzaileekin adostutakoarekin. 118k enpleguaren alde egin zuten, eta 208k, kalte-ordainen alde.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE