Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Piter Encinas]

Non dago etika?

«Señores *diputados la situación es extremadamente grave ... Como primer punto del orden del día, actualizaremos nuestros sueldos ... (La Polla Records taldearen abesti bat). *pienso que aquí podría entrar «concejales/as»

595.Piter.Encinas.EHBILDU (id: 1690207)


Argazkia: EH Bildu / Testua: Piter Encinas 2019ko urriak 13, igandea

 

«Señores *diputados la situación es extremadamente grave ... Como primer punto del orden del día, actualizaremos nuestros sueldos ... (La Polla Records taldearen abesti bat). *pienso que aquí podría entrar «concejales/as»


Joan zen legealdiaren hasieran Maria Ubarretxenak (Arrasateko alkateak) bere soldata igo zuen, 65.000 eurora, eta legealdi berri honetan gauza berbera egin du, berriro ere bere soldata igo du, orain 66.467 eurora, baina hori gutxi izango balitz bezala, zinegotzi liberatuen ordainsaria %20 igotzea erabaki dute, KPI igo dena «ironia» da. Gogoratu behar dugu Etxez Etxeko langileak 4 hilabete luze greban egon zirela lan-baldintzak hobetzeko. Gogoratu behar dugu ate horren giltza Udalak eduki zuela eta ez zuela erabili.


Alde batetik, politikara sartzen garenok herriaren alde lana egiteko izan behar du, eta ez aberasteko, aldi berean, onartezina da izugarrizko soldata edukitzea eta bitartean herriko biztanle askok jateko ez edukitzea, herritar askok energia krisia jasaten dutela, ahazten duzue? Arrasateko langabeziaren tasa %11koa dela?, eta badakigu herritar asko Lanbiden ez daudela apuntatuta konfiantza galdu dutelako, zenbat herritar daude ezkutuko ekonomian lan egiten?

 

Beste aldetik, herritar askok erabaki horiek ikusi eta gero esaten dute politikook “kasta” bihurtzen garela, normala. Arrasateko hormetan «PNV-PSOE diruzaleak» ikusteak harritu egiten zaituzte? Harritzen gaitu entzuteak «politikara sartu dira hobeto bizitzeko» eta entzuterakoan arrazoia eman behar diegu?

 

Hori gutxi balitz, politikari batzuek haien soldata, pribilegioak, “lan-baldintzak” etab. gauza guztien gainetik defendatzen dituzte, eta dirudienez, ahaztu egiten zaie lantegietako langileek haien ordutegia eta egutegia bete beharko dituztela, kontrolpean daudela, eta batzuok badakigu udaletxean inork ez dituela “kontrolatzen” politikariak, badakigu politikari batzuk egon direla hilabete batzuk batzorderik egin gabe, eta, era berean, hauteskundeetarako kanpaina egiten, beraz, helburua zein da? Politikari esker ondo bizitzea ala politikan bizitzea?


Erosahalmena:


Ondo deritzot pertsona batek 4.000 euroko (adibide bat da) soldata izatea, eta politikara sartzen bada, bere erosahalmena ez galtzea, baina badago irtenbide bat, zergatik ez du kobratzen adibidez, langile baten soldata 1.500 € edo 2.000 € eta falta dena bere alderdi politikoak jarri? Zergatik irten behar da herriaren dirutik?


Espainian badago lege bat «La Ley de Racionalización y Sostenibilidad de la Administración Local» soldatari topeak ipintzen dizkio, baina ez du behartzen.


Bestalde, hemen Euskadin badago erakunde bat, Eudel «Euskadiko Udalen Elkartea» eta honek bere arauak eta soldataren topeak jartzen ditu, baina nire iritziz hori tranpa hutsa da, hori da futbol partida bat jokatzea baina epaileak etxekoak izanda.


Erakunde honen organigrama hauxe da: presidente bat, bi presidenteorde, eta hamabi bokal, azkenean nola dago banatuta? EAJkoak 8, Bildukoak 5, eta PSOEkoak 2, egin itzazue kontuak eta ikusi emaitzak.


Hau guztia ikusi eta gero esan dezakegu legala dela, baina etika aldetik?
Bukatzeko, estatu osoan gehien kobratzen duten alkateen zerrenda bat da, eta sorpresa! lehenengo seiren artean Euskadikoak daude, 3. postuan Juan Mari Aburto (Bilbo), 5. postuan Eneko Goia Laso (Donostia) eta 6. postuan Gorka Urtaran Agirre (Gasteiz), jakina, zerrenda horrek ez du zerikusirik hiriko biztanleen kopuruarekin, Bilbo 10. postuan dagoelako, Gasteiz 17.ean eta Donostia 34.ean, beraz, berriro galdetzen dut: NON DAGO ETIKA?


P.D. EH Bilduko liberazioari buruz, legeak esaten du: «boto gehien lortzen duen oposizioko alderdi politikoak liberatu bat edukitzeko eskubidea dauka» beste kontu bat da soldata zenbatekoa izan beharko lukeen, eta horretan alkateak ahalmen osoa dauka erabakitzeko.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE