Elkarlanean aritzeko proiektuen inguruko zehaztasunak ere partekatu dituzte.
Testua eta argazkiak: Mundukide, abuztuak 27, asteazkena.
Mundukideko ordezkariak Mozambikeko Majune Distrituko Gobernuan izan dira uztailaren bukaeran eta bertako admiministratzailea den Antonio Guidok egin die harrera.
Bileran, Guidok eskerrak eman dizkio Mundukideri, bertako biztanleen bizi baldintzak hobetzen eta herriaren garapenean egin duen lanagatik eta Arzadunen lana azpimarratzeko eta zoriontzeko aprobetxatu du.
Mundukideko ordezkariek, berriz, eskerrak eman diote Guidori bere harreragatik eta egun hauetan egin dituzten bisiten berri eman diote. Horretaz gain, Mundukidek Majunerako aurreikusita dituen proiektuekin jarraitzeko konpromezua azaldu dute.
Mundukideko ordezkariek Majuneko soroak eta baratzak bisitatu dituzte eta baita Mandimba ere.
Jaso albiste honen antzekoak egunero zure posta elektronikoan.