Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kulturateko klaustroetan 19:00etan
Goikobalu Txikik 25. urteurreneko kontzertua eskainiko du azaroaren 16an
Emanaldian, gaur egungo abeslariez gain, 25 urte hauetan abesbatzako kide izan diren hainbat abeslari izango dira, eta Goikobalu Txiki eta Goikobalu Gazte abesbatzen ibilbidean zehar abestutako hainbat kantu gogoratu eta abestuko dituzte.

Testua eta kartela: Goikobalu. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko azaroak 7, asteartea.

                                                                                                           

Goikobalu Abesbatza urteurrenetan murgilduta dabil urte honetan. Lehendabizi nagusien txanda izan zen, urriaren 19an eskaini zuten kontzertu berezia Arrasateko San Frantzisko Elizan 30. urteurrena ospatzeko.

 

Orain, txikien txanda da. Goikobalu Txiki Abesbatzaren 25. urtebetetzea behar bezala ospatzeko kontzertu berezia eskainiko du, datorren azaroaren 16an Kulturateko klaustroetan. Emanaldian, gaur egungo abeslariez gain, 25 urte hauetan abesbatzako kide izan diren hainbat abeslari izango dira, eta Goikobalu Txiki eta Goikobalu Gazte abesbatzen ibilbidean zehar abestutako hainbat kantu gogoratu eta abestuko dituzte.

 

 (id: 1132424)

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE